Album ilustratuak: irakurtzeko modu berri bat

Bazen behin bilobari ipuinak kontatzen zizkion amona bat, dozenaka, ehunka kontu. Baina egun batean amaiera bat ahaztu zitzaion, hurrengoan korapilo bat, hurrengoan hasiera bat…

Haur eta Gazte Literatura deritzogu bereziki umeei eta nerabeei zuzenduriko obra multzoari; izan narratiboa, lirikoa zein dramatikoa. Testu horiek dira, hain justu, txikienekin hizkuntza lantzeko eta iruditegi konpartitua ezagutzen hasteko baliatzen diren tresna oinarrizkoenak. Irakurleak pertsonaiekin identifikatu ohi dira eta berauekin batera ikasten dute, besteak beste, emozioak izendatzen; Mies Van Houten Pozik (Ttartalo) eta Ana Llenasen Koloretako munstroa (Editorial Flamboyant) albumek arrainekin eta koloreekin irudikatzen dituzte hurrenez hurren poza, tristura, haserrea edota beldurra bezalako sentipenak.

Egungo HGL-n hiru ezaugarri nabarmentzen dira: fantasiak, oro har, presentzia handia du, gaitegia asko zabaldu da eta idazleek gaurkotasuna duten balioak ekarri dituzte lehen planora. Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren Gerrak ez du izenik (Pamiela) lana esaterako, paregabea da txikienekin memoria historikoa lantzeko. Nolanahi ere, azken urteotan  geroz eta gehiago dira adinaren muga hautsi eta, ume eta nerabeengandik harago, irakurle helduenganaino iristen diren obrak, batez ere album ilustratuak. (Irakurri +)