Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute aurtengo Zaitegi saria

Erabaki dira Zaitegi bekaren irabazleak, bi urtetako Nobel saridunak euskaratzeko

Urtebeteko isilaldiaren ondoren, iaz Literaturako Nobel sari bikoitza eman zuen Suediako Akademiak: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eta 2019ari dagokiona Peter Handke idazle austriarrari, eta oraintxe erabaki dira haien obra bana euskaratuko duten itzultzaileen izenak: Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek-ek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Tokarczuk itzultzeko lehiaketan, beste sei hautagairen artean, eta Joxe Mari Berasategik jaso du Handke euskaratzeko enkargua, beste hamahiru lehiakide gaindituz. Halaxe erabaki dute aurten izan diren bi epaimahaiek: polonierazkoan Amaia Donés Mendia, Dorota Krajewska eta Monika Czerny izan dira epaile, eta alemanierazkoan David Lindemann, Eli Manterola eta Idoia Santamaria. (Irakurri +)

Amaia Apalauza eta Iñigo Roque, Zaitegi sariaren irabazle

Amaia Apalauzak eta Iñigo Roquek batera aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Asun Garikanok, Xabier Olarrak eta Xabi Payak osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautaturiko Kazuo Ishiguro nobelagile japoniar-britainiarraren The Remains oof the Day euskaratu beharko dute itzultzaileek, eta 2018 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. (Irakurri +)