Maixa Zugasti: “Ikasle asko ikusi ditut egunero infernua bizitzen”

zozabarrak - Maixa Zugasti MuñoaNerabeei zuzendutako eleberria da Maixa Zugastiren azken lana, Zozabarrak. Eskolaren baitan gertatutako jazarpen kasua kontatzen da bertan.

Zergatik hautatu zenuen gai hau?

Idaztean, niretzat garrantzitsuak diren gaiak aukeratzen ditut. Kasu honetan, irakasle lanean bizitakoa izan dut abiapuntu. Ikasle asko ikusi ditut egunero infernu hori bizitzen, neurri batean edo bestean. Uste dut gizarte osoak erantzukizunez jokatu behar duela; jarrera horiek irmotasunez gaitzetsi, eta neurriak hartu. Literaturak bizitza agertzen du eta hori izan da nire helburua. (Irakurri +)

Nerea Loiola: “Asko dibertitzen naiz haur eta gazteentzako literatura idazten”

miraren mendekua - Nerea Loiola / Ivan Landa Hernandez (il. )Eskapu Txiki bildumari hasiera emanez argitaratu berri du Nerea Loiolak (Deba, 1985) Miraren mendekua (Erein) liburua. Aitona, basoa, enigmak eta troll bat agertuko zaizkigu liburuan, eta guztiaren gainetik mendekuari buruzko gogoeta: Noraino eraman gaitzake mendeku goseak? (Irakurri +)

Lide Hernando: “Dena doa azkarregi, beti aurrekoa baino azkarrago, abiadura esponentzialean”

Susa literatura - Lide Hernando Muñoz

Lide Hernando (Irudia: SUSA Argitaletxea)

Literaturan musikan baino beranduago sartu den arren, beti izan du idazteko gogoa Lide Hernandok (Donostia, 1991). Eta desio horretatik sortu du Izotz ura (Susa), musika abiapuntu hartuta laguntasunaz ari den nobela. Belaunaldi baten erretratu bat. (Irakurri +)