- Irati Jimenez (idazlea)
- | Antton Olariaga (ilustratzailea)
- |Liburuak, Literatura
- |2020-11-06
- |Iruzkinik ez
Atal honetan bertan esan dut gaur baino lehen zenbat gustatu zitzaidan Katixa Agirreren Amek ez dute (Elkar, 2018). Arrazoi asko daude horretarako baina beste guztien gainetik bat aipatu beharko banu bukaera izango litzateke. Abila, azkarra eta elegantea iruditu zitzaidan. Hilketa izugarri bati buruzko thriller moduan hasten den eleberriak norabide batean darama irakurlea liburu osoan zehar eta azken orrialdeetan argumentuaren korapiloak soka bakar bati tiratuta askatzen dira, amatasunari eta kreazioari buruzko hausnarketa jenial bat egiteko.
Liburu bat ondo bukatu dela diogunean zer esan nahi dugu? Eta zer da bukaera zoriontsu bat? Azken galdera erantzutea errazagoa da, beharbada. Pertsonaiak pozik geratu direla esan nahi izaten dugu. Baina bukaera garratzak onak izan daitezke, irakurle bezala sentitu dezakegu liburua “behar den moduan” bukatu dela. Zeuk jakingo duzu, irakurle, ze eratako liburuak eta bukaerak dituzun nahiago, gorputza esperantzaz beteta uzten dutenak; mukizapia hartuta baina bihotza sentimenduz puztuta bukatzen dituzunak edo ia beste guztiak, bi horien erdian nonbait kokatzen direnak. (Irakurri +)
- Antton Olariaga
- |Liburuak, Literatura
- |2020-07-01
- |Iruzkinik ez
Idazleok askotan hitz egiten dugu liburuen kontra. Ez zarete ohartu? Ez liburu guztien kontra, jakina. Gutxi entzun ditut haien liburuen kontra berba egiten, esate baterako. Baina badira idazle askok mespretxuz arbuiatzen dituzten liburuak, fijatu zarete? Lehen lerroan best sellerrak daude, jakina. Baina aspaldi honetan psikologiaren kontra hitz egiten duten idazleak ezagutu ditut –ez galdetu horrek zer esan nahi duen, ez dakit eta– eta, bereziki, autolaguntzazkoak deitzen diren liburuen aurka daudenak. Liburu debekatuak dira sail horretakoak, bada idazle bat baino gehiago gure artean harrotasunez –harrokeriaz– esan duenik ez dituela behin ere irakurri, ezta irakurriko ere.
Ez da oso pentsamendu originala. Izan ere, liburu mada rikatuen genealogia luzeetatik gatoz eta nolabaiteko jakituria eta ezagutza arbuiatzen dituzten kontakizun eta mito zaharretatik. Bibliako paradisua jakituriaren sagarra jateagatik galdu zen, egiptoarrek liburu madarikatu bat zuten, hitz guztiak asmatu zituen Thot jainkoaren eskuizkribua, eta biblioteka guztietan daude liburu debekatuen apalategi luzeak. Horietan zeuden sekretuekin ikasi zuten Sirius Black eta lagunek animalia bihurtzeko behar zuten guztia (Harry Potter eta Azkabango presoa, Elkar, 2001) eta hor ikasitakoaren erruz egon ziren ia-ia Severus Snape ikaskidea hiltzekotan (Harry Potter eta Fenixaren ordena, Elkar, 2003). (Irakurri +)