Amatasunei kantatuz eta gorputzetatik dantzatuz, M ama* eme* ume* idatzi dute Erika Lagomak (Lesaka, 1981) eta Estitxu Fernandezek (Lesaka, 1975). Umetoki, mamitu, emekiro, maitasun, emagin, momentu, eman, magal, emozio, mundu… Gauza asko ahoskatu ditzake m letrak: hainbat leku magiko, zenbait bizipen, hurbileneko pertsonak, animalia diren gorputzak, prozesuren bat edo beste…
Zenbat m txiki kabitzen dira M handi batean?
M handiaren tamainaren arabera, eta gurea infinituaren lagin bat da. Milioi bat izan zitezkeen, baina 13 dira. 13 ahots, 13 bizipen: erditu direnak eta ez direnak, ama ez izatea aukeratu dutenak, ama bakarrak, banatu diren amak, adopzio-bidezkoak, amamak, etorkinak, ama lesbianak… Agertzen da amatasuna eta eritasuna, indarkeria matxista, indarkeria obstetrikoa, migrazioa, osasun mentaleko arazoak… Agertzen dira galerak: galdutako umeak eta doluak. Eta bi aita. Ez gaude denak, kabitzen ez garelako. Ama batekin egoten garen aldiro, liburuan egon behar zuela iruditzen zaigu. (Irakurri +)
Argitalpen berri bi dakartzala-eta, Joan Mari Irigoieni egin diogu bisita. Galdera serioak egin dizkiogu: bere azken liburuez, ibilbideaz, ekarpenaz… berak txantxa giroan erantzun dituenak, umorea galdu ez duen seinale.
1. Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
2. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu. (Irakurri +)
Lehen nobela arrakastatsu baten ondoren bigarrena kaleratu berri du Maddi Ane Txoperenak, Ez erran inori, Igartza bekaren laguntzaz idatzia eta sexu abusuen gai minbera sentiberatasunez lantzen asmatzen duena.
Zergatik aukeratu duzu gai hau?
Haurtzaroan sexu abusu bat bizitakoa naiz ni ere, eta gaiarekiko obsesio moduko bat izan dut urteetan: anitz irakurri dut gaiaz, tailer batzuetan ibili naiz, eta halako bizipenak izan dituztenekin konpartitu dut nirea, bertzeak bertze. Liburua idaztea niri eta bertze anitzi pairarazi digutena ulertzeko bertze modu bat izan da. Idazketak eta fikzioak laguntzen dute horretan. (Irakurri +)

Miren Agur Meabek idatzitako “Itsasoaren atea” nobelak irabazi zuen 2020ko Mikel Zarate haur literatura saria.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. (Irakurri +)
Augustin Zubikarai beka irabazi zuen Lander Garrok iaz, eta lan amaitua dakarkigu orain: Faith izeneko nobela mardul bat, non gazte melankoliko baina errebelde batek, sakelak ametsez beterik, fede osoz egin beharko dion aurre atzetik datorkion marrazo erraldoiari. (Irakurri +)





