Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka, euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izan dugun bilakaera aztertzen duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sagarna eta Aranberrirena eman du irabazletzat Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)

II. Paradisu Zinema Musika Beka

Iñigo Muguruza musikaria gogoan, Elkar Argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak II. Paradisu Zinema Musika Bekarako deialdia egin dute, musikarien lanak sustatu eta laguntzeko asmoz. (Irakurri +)

Goio Ramos: “Fikziozko lana izan arren, liburuan kontatutako gauza asko bizi edo ikusi ditut”

london calling (zubikaria beka 2024) - Goio RamosLondon Calling izeneko bere lehendabiziko eleberri honetan Goio Ramosek (Basauri, 1966) 1980ko hamarkadan nerabezarotik helduaroko bidean dabiltzan gazte batzuen gorabeheren berri ematen digu. Urte haietako musikaz blai, protagonisten bizipenen pertsonalekin batera garai hartako egoera soziopolitikoa ere deskribatuko digu basauriarrak, sasoi horren lekuko. Zubikarai bekaren irabazlea izan da, Karmele Mitxelenarekin batera. (Irakurri +)

Abian da Jokin Zaitegi Saria

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera: (Irakurri +)

Martin Martina: Gaztetxoentzako fantasiazko trilogia

martin martina eta urrezko orraziaren misterioa - Amancay GaztañagaAmancay Gaztañagak sorturiko Martin Martina trilogiaren lehenengo liburua argitaratu du Elkar argitaletxeak: Urrezko orraziaren misterioa. Gaztetxoei zuzendutako sail honetan, abentura eta fantasia uztartzen dira, euskal mitologia erdigunean jarriz. (Irakurri +)

Julen Apella Zubikarai sariaren irabazle

Julen Apella idazle berriztarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko ia hogei lanen artean, “Abizen berri bat” izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Apellak eroango du zortzi mila euroko saria, baita bere nobela Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu ere, hemendik urtebetera, orain proiektu dena amaitutakoan. Saria atzo arratsaldean eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu ziren iazko proposamen irabazleen emaitzak: Karmele Mitxelenaren “Zoriona, edo antzeko zerbait” eta Goio Ramosen “London Calling”, iaz saria ex-aequo eraman zutenak. (Irakurri +)