Gema Lopez Las Heras, Zaitegi sariaren irabazlea
Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta. Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren Barazkijalea eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2025 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak. Itzultzaileak Sora Ryu korear euskaldunaren laguntza izango du jatorrizko hizkuntzaren ezagutza eta itzulpenaren bermea ziurtatzeko.
Gema Lopez Las Herasek irabazi zuen Zaitegi saria orain dela bi urte ere, eta Annie Ernaux idazle frantsesaren Emakume izoztua euskaratu zuen horri esker.
2002 Imre Kertesz: Zoririk ez
Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea
2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna
Itzultzailea: Oskar Arana
2004 Elfriede Jelinek
Itzulpen saria hutsik utzi zen
2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk
Itzultzailea: Iñigo Errasti
2006 Orhan Pamuk: Elurra
Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey
2007 Doris Lessing: Belarra kantari
Itzultzailea: Koro Navarro
2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua
Itzultzailea: Luis Berrizbeitia
2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka
Itzultzailea: Ibon Uribarri
2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak
Itzultzailea: Santi Leoné
2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat
Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta
2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu!
Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka
2013-2014 Zaitegi Saria ezin izan zen antolatu
2015 Svetlana Aleksievitx: Gerrak ez du emakume aurpegirik
Itzultzailea: Iker Santxo Insausti
2016 Bob Dylan: Ehun kantu
Itzultzailea: Xabier Paya
2017 Kazuo Ishiguro: Egunaren hondarrak
Itzultzaileak: Amaia Apalauza / Iñigo Roque
2018 Olga Tokarczuk: Erabili goldea hilen hezurren gainetik
Itzultzaileak: Amaia Apalauzak / Sonia Kolaczek
2019 Peter Handke: Atezainaren larria penalti-jaurtiketan
Itzultzailea: Joxe Mari Berasategi
2020 Louise Glück: Basairisa
Itzultzailea: Garazi Ugalde
2021 Abdulrazak Gurnah: Paradisua
Itzulatzailea: Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategi
2022 Annie Ernaux: Emakume izoztua
Itzultzailea: Gema Lopez Las Heras
2023 Jon Fosse: Trilogia
Itzultzailea: Joannes Jauregi