17. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak aurrera dirau hamazazpi urteren muga gaindituta. Aurten 17. aldiz jarri du martxan elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urtero bataz beste, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 10.000 haur eta gazteek hartzen dute parte, ilustrazioak, ipuinak eta komikiak bidaliz.

Aurten, Alaine Agirrek idatzitako Zer jango du oiloak? ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Belatz ilustratzaileak sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik eta nobedade gisa, aurten lehiaketako helduenek, bi aukera izango dituzte: Belatzek hasitako komikiari jarraipena ematea edo beronen gaia mantenduz, hau da, piratak, komikia hasieratik sortzea.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango ditugu aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak sari sorpresa batekin sarituko du ikastetxe parte-hartzaileetako bat.

Ipuinak, ilustrazioak eta komiki ala binetak aurkezteko martxoaren 21era bitarteko epea egongo da.

Informazio gehiago behar izanez gero jo, mesedez, elkar.eus atarira, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo dei egin 943 310 301 telefono zenbakira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina