Eñaut Elorrieta “Irteera argiak” azken diskoari buruz

Maitasuna, heriotza, bizitza eta adiskidetasunaz mintzo da Eñaut Elorrieta Irteera argiak bere disko berrian. Deserriko kantak bakarka argitaratu zuen lehen lanean bezala, hainbat idazlerengana jo du hitzen bila, baina oraingoan, “bere ahots propioa” bilatu nahian, berak aurrekoan baino testu gehiago idatzi ditu. Musikalki ere bide berri bat hartu du, eta horretan lagun izan ditu Ruben Caballero, Fernando Neira, Maite Larburu eta Borja Barrueta.

Zertan aldatu da Eñaut Elorrieta Deserriko kantak argitaratu zuenetik igaro diren sei urte hauetan?
Ken Zazpirekin urte asko aritu ostean, Deserriko kantak deseraikitze moduko bat izan zen. Bere garaian ez nuen hala bizi izan, baina gaur egunetik ikusita, obsesio puntu bat ere izan nuen. Aldi berean, disko kontzeptuala izatean, kontzeptu horren atzean ni babesteko ahalegin bat ere bazegoen. Askoz libreago sentitzen naiz orain; garbiago daukat zein bide hartu eta nondik jo. Azkeneko urteetan, handitik txikira nator; bai soinu aldetik, bai hitzetan. Beharbada, gai handiez hitz egiten dut, baina berba txiki edo arinekin. Eta politikoak izan beharrean, existentzialagoak dira: maitasuna, heriotza, bizitza, laguntasuna… Baina izenburuak dioen moduan, argia bilatzen dute. Iluntasunetik pasatu behar duzu, minetik edo zalantzatik, argirantz joateko. (Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazken honetan aurkeztuko dituen lan berriak lantzen. Hemen duzu irailetik abendura arte kaleratuko dituen tituluak eta bakoitzari dagokion azalpen laburra:

1.- “Elkar vinyl collection – 2018” – (Kalean)
Duela zenbait urte hasitako ideiari jarraipena emanez, hainbat diska garrantzitsuk 25 urte bete dituztenez, binilo formatuan jaiotako hainbat diskoaren LP-ak berrargitaratu ditugu:
1. AnestesiaGorrotoaren ahotsa (25 urte)
2. Negu GorriakBorreroak baditu milaka aurpegi (25 urte)
3. Soziedad Alkoholika: Y ese que… (25 urte)
4. KuraiaPiztu da piztia
5. DutAskatu korapiloa

 

 

 

 

2.-FERMIN MUGURUZA: Black is Beltza SOINU BANDA / BSO / OST
(Aurkezpena: irailak 19an)
2017ko udaberrian Raül Refree eta Fermin Muguruza Sant Andreuko (Bartzelona) Fabra i Coats Sormen Fabrikako espazio batean bildu ziren eta bertan sortu zuten Black is Beltza filmaren musika. Pieza inzidentalak ziren.

Abestietan hainbat artistek hartu dute parte: Maika Makovski, Anari, Iseo, Yacine, Amel Zen, The Sey Sisters, Ceci Bastida (Tijuana No!), Ana Tijoux , edo Manu Chao.

Soinu bandak 1960. hamarkadako abesti-zatiak ere baditu, hala nola, “He was really sayin somethin” (The Velvelettes), edo “Errespetua”, Negu Gorriak taldeak bertsionatu zuen Aretha Franklinek ereserki egin zuen Otis Redding-en “Respect” kantua. (Irakurri +)

Eñaut Elorrieta: “Amildegitik botatzera bultzatu gaitu Falknerrek, baina egiaz ez zegoen amildegirik, lurra baizik. Hori da gure sentsazioa”

ken zazpi phoenicoperusken zazpiBost urte igaro dira Ken Zazpik kantu berriez osaturiko aurreko diskoa kaleratu zuenetik. Tartean, EOSekin grabatzeko aukera izan du Gernikako taldeak eta bakarkako lehen diskoa plazaratu du Eñaut Elorrieta abeslariak. Baina barne krisialdi bat ere ezagutu du taldeak, eta, haren ondorio, lumajea berritu duen hegaztiaren antzera azaltzen zaigu Phoenicoperus diskoan (Elkar/Argiak). (Irakurri +)