Manuel Lekuona sariaren bozketa-prozesua zabalik da

eusko ikaskuntzaEusko Ikaskuntzak 1983an Manuel Lekuona Saria sortu zuen, eta urtero gizon emakumeren bat nabarmendu nahi izan du, haren bizitza osoan euskal kulturari burututako ekarpena dela-eta. Aurtengoan ere, sariduna aukeratu ahal izateko, bozketa-prozesua abian jarri du Eusko Ikaskuntzak. Lau dira 2015eko Lekuona Sariaren hautagaitzak:

– Joan Mari Torrealdai, soziologoa, idazlea eta euskaltzalea.
– Ricardo Cierbide, filologoa eta historialaria.
– Ana Etxaide, hizkuntzalaria eta euskaltzalea.
– Saturnino R. de Loizaga, paleografoa eta Erdi Aroan jantzia.

Irailaren 15era arte eman daiteke botoa, aldi berean Euskal Komunitate Globalak bozkatuko du eta, ondoren, epaimahai instituzionalarena.

Irabazlearen izena 2015eko irailaren bigarren hamabostaldian zehar jakinaraziko da.

Erabakitzeko eskubidea

erabakitzeko_eskubideaEuropako ekialdean XX. mendeko bigarren erdialdean eman ziren independentzia prozesuak ezagunak ditugu, gehienak Sobietar Batasunaren birrintze eta desagerpenari lotuak zeudenak. 1989ko abuztuaren 23an bi milioi pertsona inguruk 670 kilometroko giza katea egin zuten Estonia, Letonia eta Lituania lotuz. Bide Baltikoa deitu zioten eta Sobietar Batasunetik hiru herrialdeen independentzia eskatu zuten ekimen horrekin. Urte batzuk beranduago Via catalana eta Euskal Herrian Gure esku dagok Giza katea egin dute, izpiritu berari jarraituz. Bere garaiko sobietar batasuneko herrialde horien independentzia prozesuak ulertzeko, Los pueblos del ámbar. Lituania, Estonia, Letonia tras su independencia (2004, Txalaparta) liburua ezin egokia da, bidez batez.

Urte nahikoa itxaron behar izan dugu, beraz, Europan bertan independentzia prozesuen bigarren olatu batekin topatzeko. Oraindik orain herri berririk independizatu ez den arren, haien askatasuna gauzatzeko bide berri bat planteatu da. Atzean geratu da legeria internazionalak deskolonizazio prozesuetarako babesten zuen autodeterminazio eskubidea. Orain eta hemen, herri desberdinek ireki duten bideak erabakitzeko eskubidea dauka oinarrian, non nazioa izateagatik baino, eskubide demokratiko bat den heinean kolektibo edo herri batek erabakitze eskubidea daukala azpimarratzen du kontzeptu berri honek. (Irakurri +)