- Elkar
 - |2015-04-01
 - |Iruzkinik ez
 
Apirilaren 2a haur literaturaren eguna izaten da urtero, eta aurtengoan aukera paregabe hau aprobetxatu nahi izan dugu Elkar argitaletxeak aurtengo udaberrian kaleratuko dituen haur literaturako altxorrak aurkezteko. Beste hainbatetan aurkeztu izan den bezala, argitaletxeak adin ezberdinetako haurrentzako bildumak ditu bere katalogoan. Aurtengo udaberrian aurkeztuko ditugunen artean daude Kuku, Eta zer? eta Xaguxar bildumak.
Kuku  bilduma: 
(8  urtetik  gorakoentzat)
![]()  | 
 
 Bi  kobazulo Hodei eta Argi bikiak elkarrengandik aparte bizi dira tximista batek euren kobazuloa erdibitu zuenetik. Anai-arrebek ez daukate elkarren berri, euren iragana erabat ahaztu baitute. Mundu zatituak eta pertsona zatituak batasun bila abiatuko dira istorio honetan, eta, horretarako, iluntasunean bidaiatu beharko dute eta amildegien aurrean, jauzi egin. Gure beldurrei buruzko ipuina da, gure barne hausturei buruzkoa, fantasiaz eta magiaz kontatua.  | 
 ![]()  | 
 
 Ama  gaiztoaren  ipuina “Bazen behin ama gaizto bat…” horrela hasten den ipuinik ez zenuen irakurriko. Izan ere ipuinetako amak, guztiak dira onak. Txanogorritxoren ama ez ote zen, baina, arduragabe samarra? Eta Ahatetxo itsusiarena koldar antzekoa? Eta Hansel eta Gretelena gaiztoa baino gaiztoagoa? Eta zuk, zer uste duzu? Ba al dago ama gaiztorik ipuinetan? Eta benetan? “Hala bazan, ez bazan…”, ipuin hau nola bukatu, zuk esan.  | 
Eta  zer?:
(8  urtetik  gorakoentzat)
 (Irakurri  +)
- Liburuak
 - |2015-02-19
 - |Iruzkinik ez
 
Elkar argitaletxeak dagoeneko prest du uda aurretik kaleratuko dituen liburuen zerrenda. Literatura, Poesia, Ateko bandan, Xaguxarrak, Eta zer?, Kuku, Lurra eta jendea, Iparluma eta Histoire bildumen barruan kaleratuko dira hurrengo nobedade hauek:
LITERATURA
Ukabilak  eta  loreak–  Julen  Belamuno
Senarraz  aspertuta,  abentura  zirraragarri  batean  katramilatu  den  emakumea;  arrakastaren  gazi-gozoetan,  aspaldi  galdutako  aitaren  oroitzapenari  aurre  egin  behar  dion  zinemagilea;  errebantxa-konbatearen  aurrean,  bizitzaren  borrokan  ere  zirt-zart  egin  behar  duen  boxeolaria…
Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten du Julen Belamunok estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.
Ez  tiro  egin  anbulantziei  –  Mikel  Ayllon  –  Igartza  saria  
Kartzelan  azaldu  da  bat-batean  Gerard,  zergatik  ez  dakiela.  Sartu  duten  mundu  krudel  hori  ulertu  ezinik  emango  ditu  egunak,  banaka  desagertzen  hasiko  diren  kidez  inguraturik:  Fred,  Karim,  Telmo,  Montag…  Guztien  arteko  lokarria  eta  egoera  ulertzeko  giltza  dirudi  Sylviek,  Gerardek  arestian  ezagututako  emakume  misteriotsuak.  Nor  dira  mundu  zaharra  lurperatu  nahi  luketen  horiek?  Mundu  berria  jaio  ezinik  dabilen  argi-ilun  honetan,  ez  ote  da  munstroz  beteko  ingurua?  Eleberri  ausart  bezain  aberatsa  gauzatu  du  Mikel  Ayllonek  Igartza  sariaren  laguntzaz.  Izua  eta  desolazioa  nagusi  diren  gizarte  distopiko  batean,  elkartasunaren  ametsari  eta  edertasunaren  ilusioari  eutsi  nahi  liekete  pertsonaiek,  nahi  horrek  nora  ezean  ibiltzera  bultzatzen  dituen  arren.  Atzekoz  aurrera  ordenaturik  dago  kontakizuna:  kartzela  eta  heriotzatik  abiaturik,  haien  aurreko  maitasun  istoriora  eta  borroka  asmoetara.  Horrela,  amaierara  iristen  denean  historiaren  hasieran  egongo  da  irakurlea.  (Irakurri  +)




