 Europako  ekialdean  XX.  mendeko  bigarren  erdialdean  eman  ziren  independentzia  prozesuak  ezagunak  ditugu,  gehienak  Sobietar  Batasunaren  birrintze  eta  desagerpenari  lotuak  zeudenak.  1989ko  abuztuaren  23an  bi  milioi  pertsona  inguruk  670  kilometroko  giza  katea  egin  zuten  Estonia,  Letonia  eta  Lituania  lotuz.  Bide  Baltikoa  deitu  zioten  eta  Sobietar  Batasunetik  hiru  herrialdeen  independentzia  eskatu  zuten  ekimen  horrekin.  Urte  batzuk  beranduago  Via  catalana  eta  Euskal  Herrian  Gure  esku  dagok  Giza  katea  egin  dute,  izpiritu  berari  jarraituz.  Bere  garaiko  sobietar  batasuneko  herrialde  horien  independentzia  prozesuak  ulertzeko,  Los  pueblos  del  ámbar. Lituania,  Estonia,  Letonia  tras  su  independencia  (2004,  Txalaparta)  liburua  ezin  egokia  da,  bidez  batez.

Urte nahikoa itxaron behar izan dugu, beraz, Europan bertan independentzia prozesuen bigarren olatu batekin topatzeko. Oraindik orain herri berririk independizatu ez den arren, haien askatasuna gauzatzeko bide berri bat planteatu da. Atzean geratu da legeria internazionalak deskolonizazio prozesuetarako babesten zuen autodeterminazio eskubidea. Orain eta hemen, herri desberdinek ireki duten bideak erabakitzeko eskubidea dauka oinarrian, non nazioa izateagatik baino, eskubide demokratiko bat den heinean kolektibo edo herri batek erabakitze eskubidea daukala azpimarratzen du kontzeptu berri honek. (Irakurri +)
 Dionisio  Cañasen  poema  batetik  hartu  du  Ruper  Ordorikak  disko  berriaren  izenburua,  Lurrean  etzanda.  Bizitzak  eskaintzen  dituen  gauza  ederrez  gozatzeko  –adiskidetasuna,  maitasuna,  natura…–  eta  haren  ifrentzuarekin  –gizaki  ororen  zalantzak,  ikarak…–  elkarbizitzen  jakiteko  gonbita  dira  Ordorikaren  kantuak.

Arreta deitu dit azken hiru diskoen izenburuek naturako erreferentziak dituztela (haizea, hodeiak, lurra). Horrek, eta hirurek nolabait gordetzen duten batasun tematikoak, trilogia bat osatzen dutela pentsatzera eraman dezake.
Ez da nire asmorik izan, ez daukat horrelako ahalmen taktikorik, baina beste aldera esango nizuke baietz, azken urteetan beste esparru batean sartzen ari naiz kantugaietan, eta litekeena da egotea horrelako harreman bat… Polita da esaten duzuna. Niretzat natura da umeak marrazten duen orriaren alde hori, non agertzen den zeru bat, eguzki bat, mendi bat… hori da da gure kantuak bizi diren tokia.
“Hemen dago, heldu da eguna, pozik izan, heldu da”, dira diskoko lehen hitzak. Aurreko diskoetan bezala, bizitza berri bat hasi duenaren lilura islatzen da kantu askotan, bizitzaren ospakizun neurtu eta sosegatu bat.
Ez  da kit  nori  entzun  diodan  berriki  esaten  ezkor  izateari  utzi  egin  diola  harik  eta  sasoi  hobeak  iritsi  arte.  Nik  ere  garai  hobeetarako  utzi  dut  pesimismoa.  Sasoi  oso  ilunetan  ez  zait  ateratzen  horretan  sakontzea.  Orain  badugu  aski  kezkarik  inguruan.  Aspaldian  ari  naiz  hain  logizistak  ez  diren  testuen  atzetik.  Eta  musikan,   berba  jakin  bati  hain  lotuak  ez  diren  giroen  atzetik.  Hitzari  doinua  gehituz  gero  halako  zoriaz  sortzen  den  hirugarren  gune  baten  bila  nabil,  barruko  gauzak  esan  ahal  izateko.  (Irakurri  +)
kit  nori  entzun  diodan  berriki  esaten  ezkor  izateari  utzi  egin  diola  harik  eta  sasoi  hobeak  iritsi  arte.  Nik  ere  garai  hobeetarako  utzi  dut  pesimismoa.  Sasoi  oso  ilunetan  ez  zait  ateratzen  horretan  sakontzea.  Orain  badugu  aski  kezkarik  inguruan.  Aspaldian  ari  naiz  hain  logizistak  ez  diren  testuen  atzetik.  Eta  musikan,   berba  jakin  bati  hain  lotuak  ez  diren  giroen  atzetik.  Hitzari  doinua  gehituz  gero  halako  zoriaz  sortzen  den  hirugarren  gune  baten  bila  nabil,  barruko  gauzak  esan  ahal  izateko.  (Irakurri  +)

 Español
 Español