Jasone Osoro: “Ez dauka fama ona arrakasta hitzak euskaldunontzat”

arrakasta - Jasone OsoroArrakasta izeneko erreportajesaiakera atera berri du Jasone Osorok, gai horretaz hausnarrean eta berbetan hainbat arlotako sortzaile eta profesionalekin: Itziar Ituño, Gorka Urbizu, Harkaitz Cano, Izaro, Jon Garaño, Eneko Atxa, Aizpea Goenaga, Markel Irizar, Porrotx… (Irakurri +)

Jokin Zaitegi Saria abian

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, urteko Literaturako Nobel saria irabazitako idazlearen lan bat itzultzeko erabiliko dena, ondorengo oinarrien arabera:
(Irakurri +)

Patxi Zubizarreta: “Iragana ez da monolitikoa, gertakari beraren oroitzapenak askotarikoak eta kontraesankorrak dira”

Patxi Zubizarreta (Irudia: Zaldi ero)

Memoria-ariketa harrigarria egin du Patxi Zubizarreta idazleak liburu berrian: Sakonean, itsasoa ikusten da. Miangolarratarren uberan (Txalaparta, 2023). Gernikako familia baten hari-muturrari tiraka, erbestealdia osatu du, eta itzulera. Eta, bidean, gure historiaz jabetzeko nahi beste pertsonaia eta gertatu gurutzatu, eta eskaini digu lan eder bat irakurleoi, ohi duen finezaz. (Irakurri +)

Pribilegioak, konpromisoak, ereduak

Beharbada benetako intelektualak falta direlako, idazleok sarriegi hitz egiten dugu intelektualak bagina bezala. Egia esan, ez dakit zergatik izan beharko lukeen inork pentsamenduz jantzia ipuin batzuk ganoraz idazteko, poema eder batzuk osatzeko edo nobela txukunen bat egiteko, baina hain gaude konbentzituta ondo idaz tearen eta ondo pentsatzearen arteko harremanaz, idazle apenas trebatuari ere eskaintzen zaiola bere ideiei buruz hitz egiteko aukera, pulpitua ez esatearren. (Irakurri +)

Idoia Rodriguez Mondragon donibandarra izan da hautatua EKE-ELKAR literatura bekan

Euskal kultur erakundeak eta Elkar fundazioak 2021ean bultzatu duten “EKE-Elkar literatura”-ren irabazlea izendatua izan da: literatura sorkuntza lagundu nahi duen beka horren irabazlea Idoia Rodriguez Mondragon donibandarra da. Irakaslea, Euskara eta Letra modernoetan bi CAPES-duna, 2016an “États de crise” izeneko liburua plazaratu zuen autoedizioan. Baionako besten konkurtso literarioaren euskarazko saileko irabazlea izan da ere berrikitan. (Irakurri +)

Irati Irizar izan da XXVI. Igartza Sariaren irabazlea

Irati Irizar, XXVI. Igartza Saria

Irati Irizar lazkaotarra izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hogeita sei urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan dozena bat proiektu aurkeztu dira, eta “Ilargi-kutsadura” izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek. (Irakurri +)