Julen Apella Zubikarai sariaren irabazle

Julen Apella idazle berriztarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Aurkezturiko ia hogei lanen artean, “Abizen berri bat” izenekoa hautatu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak, eta horrenbestez Apellak eroango du zortzi mila euroko saria, baita bere nobela Elkar argitaletxearen eskutik argitaratu ere, hemendik urtebetera, orain proiektu dena amaitutakoan. Saria atzo arratsaldean eman zitzaion, Ondarroako Kofradia Zaharrean, Literatur Amuak jardunaldien barruan, eta ekitaldi berean aurkeztu ziren iazko proposamen irabazleen emaitzak: Karmele Mitxelenaren “Zoriona, edo antzeko zerbait” eta Goio Ramosen “London Calling”, iaz saria ex-aequo eraman zutenak. (Irakurri +)

Xabier Montoia: “Pertsonaia mitikoarengandik urruntzen saiatu naiz, eta mitoaren atzeko lagunarengana hurbiltzen”

lautadako mamua - Xabier MontoiaJuan Diaz de Garaio Sacamantecasen istorioa eraman du Xabier Montoiak (Gasteiz, 1955) Lautadako mamua nobelara. XIX. mendearen bigarren erdian hainbat emakume hil zituen Garaiok Gasteiz eta haren inguruetan. Gertaera historikoetatik abiatuta, fikziozko lana ondu du. (Irakurri +)

Leire Vargas “Bihotz museo bat” liburuari buruz

bihotz-museo bat - Leire VargasLeire Vargas Nietok (Durango, 2002) bere bigarren poesia liburuarekin, Bihotz museo bat, harremanei, oroimenari eta poesiari beste leku batetik begiratzeko aukera eskaini digu. (Irakurri +)

Gazako egunerokoa

Atef Abu Saif - Wikipedia

Atef Abu Saif (Argazkia: ALEBAA NEWS)

Gazako egunerokoak herrialde hartan Israelgo armada gauzatzen ari den genozidioari buruzko lekukotasun paregabea eskaintzen du. Egilea Atef Abu Saif da, Palestinako Aginte Nazionaleko Kultura ministroa. (Irakurri +)

Eztizen Artola: “Ariketa kolektibo bat egitea falta zaigu motxiladun umeoi gertatzen zaigunari izena jartzeko”

gurpilak - Eztizen ArtolaLehen liburua argitaratu du Eztizen Artola Iturratek, Gurpilak (Txalaparta), euskal gatazkaren errelatoa osatze, zauriak sendatze, eta beste ertz batzuei hitzak jartze aldera. Lehen pertsonan kontatutako istorioa da. (Irakurri +)

Anjel Lertxundi: “Xehetasun txikien sare handi bat da bizitza”

berbelitzen hiztegia - Anjel LertxundiIzen sujerentea eman dio Anjel Lertxundik bere libururik berrienari, Berbelitzen hiztegia. Testu laburrak bildu ditu bertan, munduaren luze-zabala ulertzen saiatzeko. Itzultzaile bat jarri du hizketan, errealitate esaten diogun puzzle hori argitzeko asmoz. (Irakurri +)