Miren Gorrotxategiren nobela-proiektu batek irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria. Hamahiru lan aurkeztu dira bertara, eta horien artean Gorrotxategiren proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak. Saria azaroaren 29an, ostegun arratsaldean eman zaio, Ondarroan, Literatur Amuak izeneko jardunaldien barruan.
“33 ezkil” du izena Miren Gorrotxategiren proiektuak, eta baserri giroan kokaturiko eleberria izango da. Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat aurkituko du lurpean, eta horren haritik tiraka hainbat gertaera kateatuko dira, baita zenbait heriotza suertatuko ere. Thrillerraren formatua erabili arren, beste hainbat gai ere ageriko dira nobelan, eta horiek hartuko dute pisu nabaria: belaunaldien arteko talka (eta horrekin lotuta baserriaren eta kalearen artekoa), bikote harremanak… Urtebete du Gorrotxategik proiektua ontzeko eta amaitzeko, eta ondo bidean 2016ko udazkenean ikusiko du liburuak argia.
Miren Gorrotxategi Azpeitian jaio zen 1981ean. Itzulpengintzan lizentziatua da, Turismoan diplomatua, eta baditu zenbait master ere. Lanbidez irakaslea da Elgoibarko ikastolan. Gaztetan Urruzuno saria eskuratutakoa da, baina geroztik utzi samarra izan du literatura idaztea, beka honi esker berriro heldu dion arte.

Lehenengoz Camembert helburu liburu ederrean ezagutu genuen Enekoitz Ramirez, ¨Lanbas¨, euskal literaturaren panoramara itzuli da. Ertzainak, prostitutak, unibertsitate irakasleak, euskaltzainak, mossoak eta mota guztietako hondakinak agertuko zaizkigu Jon Alonsoren Hiri hondakin solidoak nobela berrian.
– Polizia edo eta detektibeak nagusi dir en nobela beltzaren generoan, zure pertsonaiak, Enekoitz Ramirezek, ez ohiko ikuspegi bat eskaintzen digu. Nola otu zitzaizun ikerketak ¨gaizkile¨ baten esku uztea?
Ameriketako 1930. urte inguruko nobela beltzeko ikertzaile pribatu arketipikoa beste geografietan txertatzea, hainbat urte geroago, gainera, beti izan da kezka-iturri generoa, hala edo nola, landu nahi izan dutenentzat. Transposizio errazena ikertzailea polizia bihurtzea da; baina hori, niretzat, generoaren espirituari traizioa egitea da. Aldiz, gaur egungo ustelkeria giroan ez da zaila imajinatzea nirea bezalako pertsonaia bat -badaude-eta-, zuk esaten duzun bezala, “gaizkile” bat, beharbada komillarik gabe. (Irakurri +)
Aurretik ezagutu arren, bostek batera lan egin duzuen lehen aldia da. Nolakoa izan da elkarlana?
Gertukoa, zintzoa, erraza. Lan egiteko modu eta diziplina artistiko ezberdinetatik gatoz, baina oso sentsibilitate antzekoekin.
Emanaldia belaunaldien arteko zubia dela esan daiteke?
Ez dakit, guk Artzeri dagokionean nahiko modu pertsonalean bizi izan dugu proiektua. Metrokoadroka-koek aspalditik ezagutzen dugu Artze: 1995etik 2005era sarritan kolaboratu zuen Mikelazulo kultur elkartearekin (gu hango partaide ginen orduan, eta egun), Hatsaren poesia egunean urte luzez elkartu izan gara, gure hasierako emanaldiak ikusi zituen, eta hasierako garai haietan sarritan errezitatzeko moduei buruzko aholkuak eman zizkigun. Guretzat bere poesia eragin handia izan da, batez ere ahozkotasunarekin duen harremanagatik, bere poetikaren performatibitatea eta errezitagarritasunatik, eta egin izan dituen zuzeneko emanaldiengatik, taldean zein bakarka. (Irakurri +)
Barakaldoko Palenzuela liburudendan erosi nituen Oskorriren lehenengo diskoak, Arestirena eta Etxeparerena. 1978 urtea izango zen. Denda txiki horretan, material euskalduna eskaintzeaz gain, musika jartzen zuten girotzeko; hor entzuten zen, behin eta berriro, Europako Herrien kantuen bilduma, Oskorri eta bere “Egia da” moldatua barne, Blas Piñar ultraeskuindarra aipatuz. Nazioartekotasun horretan Bilboko taldea aintzindaria izan zen.
Itoiz eta Errobirekin batera, nere talderik gustukoena zen Oskorri. Oso bitxia izan zen zuzenean ikustea (eta grabatzea) Barakaldoko Guridi zinetokian 1982an, Milladoirorekin batera, sarrerak agortuta zeudelarik. Handik gutxira irrati lanetan hasi nintzen, eta noizean behin kasete pletina bat eta munduko kable guztiak soinean hartuta, kontzertuetara abiatzen nintzen grabaketa egiteko baimen preziatuaren bila. Zorionez horixe lortu nuen 1991ean Barakaldo Antzokian; nire ondoan Jean Phocas, beharbada Euskal Herriko teknikarik onena garai hartan; aurrean Oskorri une goxoan: Natxo, Anton, Bixente, Fran, Txarli, Jose…; eta horiekin batera gonbidatu berezia: Kepa Junkera gaztea, Errekaldeko trikitilaria. (Irakurri +)
elkar Fundazioaren helburua euskara eta euskal kulturaren sustapena eta garapena izan da hasieratik eta horretarako, beste ekimen batzuen artean, Joseba Jaka bekak sortu ziren 1996. urtean. Izen horrekin sortu ziren, Joseba bera izan zelako, beste kide batzuekin batera, elkar-en sortzailetako bat, eta, urte horretan abiatu ziren, zoritxarrez urte horretan bertan bizia galdu zuelako istripu batean.
Orain, 2016an 20 urte betetzen dira Joseba galdu genuela eta bera gogoratuz, berriz martxan jartzen dugu beka. Lehen bezala kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratiba euskaraz laguntzeko izango da eta bi urtetik behin egingo den deialdi bakoitzean zehaztuko da beka zein eratako sormen lanak laguntzeko izango den, literatura, musika edo beste kultur eremu bat. Ondorengo oinarriak bete beharko ditu lanak:
Oroimena hitza da; eta hitza, ahotsa. Ahots galdutakoen bila abiatu da Ixiar Rozas Beltzuria liburuan, jakiteke, edo erabat jakiteke, aurkituko ote dituen. Oroimena ez da ez on ez gaizto, daukaguna da. Oroimenaren bidez ekar dezake Ixiar Rozasek gaurko egunera Franzisko Elizalde Zelaieta Xamuioren bizitza. Oroimenaren bidez joan daiteke bera orainetik iraganera, eta bere burua aurkitu Xamuio izan zen gizonaren baitan. Bere izaera eta egoerak ulertzeko bestearen izaera eta egoerak ezagutu behar baititu. Ezagutzetik dator ulermena, eta bilatzetik aurkikuntza. Mundu asko dira, eta guztiak ez daude hemen, oroimeneko lurraldean baizik, non ahotsak biltzen diren eta esku batek laztan ditzakeen. Oroimenaren bidea egin du Ixiar Rozasek, hitzei eta soinuei erreparatuz, bidaide balira bezala. Bidea ez da ez lau ez zuzena ere, inguruka azaldu ohi da. Soinu bat dastatu eta oroimenaren dantza hasiko da, jira eta bueltaka. “Beltzuri” esan eta iragana erortzen da, euri tematiaren indarrez.





