Inklusibitatea eta euskal kultura ardatz Usurbilgo proiektu berrian

Hutsik dagoen Usurbilgo Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak epe laburrean, eta proiektu sozioekonomiko honen garrantzia eta izaera estrategikoa nabarmentzeko helburuz, agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Gipuzkoako Diputazioak, Usurbilgo Udalak, Gureak-ek eta elkarrek. 

(Irakurri +)

Benito Lertxundik jasoko du Foru Aldundiko Urrezko Domina

Benito LertxundiGipuzkoako Foru Aldundiak Benito Lertxundi Orioko kantari eta konpositoreari emango dio Urrezko Domina ostegunean, Foru Jauregian.

Ohorezko bereizgarri hori Gipuzkoako interes orokorraren alde merezimendu bereziak egin dituzten pertsonei edo elkarteei ematen zaizkie, edo haien ibilbidea eta lana nabarmentzekoak dituzten pertsonei edo elkarteei.

Urrezko Domina jasoko duen Benito Lertxundiren ibilbide artistikoa luzea eta emankorra da eta, kantuen bidez, mezu poetikoak eta, aldi berean, politikoak bidaltzen zituen errepresioaren menpean zegoen euskal gizarteari.

Larraitz Ugarte Gobernuko bozeramaileak gogorarazi duenez, “euskal kantagintzaren sortzailerik handienetakoa da” eta edozein korronte eta modaren gainetik biziraun dute bere doinuek hainbat hamarkadetan.

“Ez Dok Amairu” kultur mugimendu garrantzitsuaren kideetako bat izan zen, eta euskaldunon ehunka gertaera eta bizipen sinbolikoen soinu banda ere jarri izan du Benito Lertxundik. Haren ibilbide oparoarengatik eta euskal kulturari egin dion ekarpenarengatik, Urrezko Domina emango dio Foru Aldundiak.

Urrezko Domina emateaz gain, Urrezko bi Plaka ere emango ditu Foru Aldundiak: lehenengoa Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria eta errepresioa jasan zituzten emakumeek jasoko dute; eta bigarrena, berriz, “Beroa” Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak.

 

Asteko salduenak – Los más vendidos de la semana 2013-09-11

salduenak_itzala

EUSKARAZKO SALDUENAK – FIKZIOA:

EGIA ESAN – Peru Magdalena – Elkar argitaletxea

INTEMPERIES (BABES BILA) – Lourdes Oñederra – Erein

JAINKOA IZAN NAHI ZUEN AUTOBUS – GIDARIAREN ISTORIOA ETA BESTE BATZUK – Etgar Keret – Pasazaite liburuak

TXARTEL BAT (DES)HERRIRA – Garazi Goia – Elkar argitaletxea

GELTOKIAK EDO HELDUTA ENTZUTEKO ABESTIAK – Goiatz Labandibar – Elkar argitaletxea

ARMA, TIRO, BAMMM! – Joan Mari Irigoien – Elkar argitaletxea

Egia esan   Intemperies   jainkoa   Txartel bat (des)herrira   Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak   Arma, tiro, bammm!

LOS MÁS VENDIDOS EN CASTELLANO – FICCIÓN:

DISPARA, YO YA ESTOY MUERTO – Julia Navarro – Plaza & Janes Editores

LA VERDAD SOBRE EL CASO HARRY QUEBERT – Joel Dicker – Alfaguara

EL GUARDIÁN INVISIBLE – Dolores Redondo – Destino

BRÚJULAS QUE BUSCAN SONRISAS PERDIDAS – Albert Espinosa – Grijalbo

Y LAS MONTAÑAS HABLARON – Khaled Hosseini – Salamandra

CIRCO MÁXIMO – Santiago Posteguillo – Planeta

Dispara yo ya estoy muerto   La verdad sobre el caso Harry Quebert     Brújulas que buscan sonrisas perdidas   Y las montanas hablaron   Circo maximo

(Irakurri +)