XXII. Igartza literatura-sorkuntzako beka berria abian da

Orain dela egun batzuk argitaratu da Miren Amurizaren “Basa”, 20. Igartza bekaren irabazlea. 21.a egiten dabil Erika Elizari, eta oraintxe argitaratzen dira 22. deialdiko oinarriak. Bere ibilbide jada luzean honezkero klasiko eta ezagun bihurtu diren izen asko saritu eta plazaratu ditu idazle gazteentzako sariketa honek: Julen Gabiria, Jasone Osoro, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Danele Sarriugarte…

Aurrerantzean ere, sari hau egile gazteak ezagutarazteko eta haien ibilbidea egiten laguntzeko baliagarria izatea espero dugu. 

 

Oinarriak 2019: 

Lehena. Bekaren xedea

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXII. IGARTZA LITERATURA‑SORKUNTZAKO BEKA emateko oinarriak arautzen dira.

(Irakurri +)

XXI. Igartza literatura-sorkuntzako beka idazle berrientzat berria abian da

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XXI. Igartza Literatura Sorkuntzako beka sortu du idazle berrientzat. Bekak, 6.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera:-

– Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.

– Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa (2018-06-30a) da. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu. (Irakurri +)

elkar Fundazioak Joseba Jaka beka martxan jarri du.

banner beka Sofa 2015elkar Fundazioaren helburua euskara eta euskal kulturaren sustapena eta garapena izan da hasieratik eta horretarako, beste ekimen batzuen artean, Joseba Jaka bekak sortu ziren 1996. urtean. Izen horrekin sortu ziren, Joseba bera izan zelako, beste kide batzuekin batera, elkar-en sortzailetako bat, eta, urte horretan abiatu ziren, zoritxarrez urte horretan bertan bizia galdu zuelako istripu batean.

Orain, 2016an 20 urte betetzen dira Joseba galdu genuela eta bera gogoratuz, berriz martxan jartzen dugu beka. Lehen bezala kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratiba euskaraz laguntzeko izango da eta bi urtetik behin egingo den deialdi bakoitzean zehaztuko da beka zein eratako sormen lanak laguntzeko izango den, literatura, musika edo beste kultur eremu bat.  Ondorengo oinarriak bete beharko ditu lanak:

(Irakurri +)

XVIII. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka idazle berrientzat

igartza2015Igartza bekaren edizio berri bat dagoeneko abian da. Atzo, goizean Donostiako elkar aretoan eta arratsaldean Igartza Jauregian aurkeztu zen iazko irabazlea izan zen Mikel Ayllonen lana: Ez tiro egin anbulantziei.

Hauxek dira edizio berri honetako oinarriak:
Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XVIII. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA sortu du idazle berrientzat. Bekak, 6.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera:

1. Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.

2. Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa (2015-06-30a) da. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu. (Irakurri +)

Deialdia irekita : XVI. Igartza Literatura – Sorkuntzako beka idazle berrientzat

igartzaOINARRIAK:

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XVI. IGARTZA LITERATURA ‑ SORKUNTZAKO BEKA sortu du idazle berrientzat. Bekak 6.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera:

1. Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.

2. Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa (2013-06-30a) da. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu.

3. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu, posta elektronikoz atxikitako dokumentuetan:

a) Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.

b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.

c) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Udalak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoek ez dute jakingo haien berri).

4. Proiektuak, 2013ko ekainaren 30a arte bidal litezke helbide honetara: kultura@beasain.net

5. Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Xabier Etxeberriak osatutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2013ko irailaren 10a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezakete epaimahaikoek. (Irakurri +)