‘ur berri, urte berri’ Euskal gabon-kanten xarma

Mendez mende, urte zaharraren eta berriaren kantoian berezko abestiak entzun izan dira. Oraindik ere kantatzen dira haietako batzuk, baina gehienak galdu egin dira. Bixente Martinezek antzinako doinu haien xarma berpiztu du Ur berri, urte berri disko berri zoragarrian.

Oles aroa omen zen neguko solstizioa euskaldunentzat. Alegia, kantatzeko garaia. Hortaz, antzinako ohitura da urte sasoi horretan abestiak etxerik etxe edo su ondoan kantatzea. Kristautasunaren aurretik dator ekandu hori, nahiz eta gero erlijio nagusiaz busti zen, mela-mela egin arte. 

Horren ondorioz, Gabon-kantu sorta bat da Eibarko musikariak atondu duena. Orain dela urte batzuk aita Donostiak bildutako gabon-kanta liburua irakurri eta batera doinuekin maitemindu zen, hain dira ederrak. “Orduan txinparta txiki bat piztu zen nere barruan, polita izango zela egunen batean horrelako doinuekin lan bat egitea, kantu normalak balira bezala tratatuta, topikoetatik
urrun”, gogoratu du orain Bixente Martinezek.

(Irakurri +)

JAZZ BILBAO MATINÉES Igelaren Banda & Elkano Browing Cream

igelaren-banda
Bilbao 700 Fundazioa
k
eta Elkar-ek bi musika-ikuskizun berezi aurkeztuko dituzte datozen asteotan Bilboko Guggenheim museoko atrioan. Biak igandean izango dira eguerdiko 12:30ean, publiko zabalari zuzenduta.

Lehen ikuskizunean, urriaren 30ean, Igelaren banda trad-jazz taldearekin batera, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak arituko dira bat-batek bertsotan, Josu Goikoetxea gai-jartzailearen gidaritzapean.

Bigarrenean, berriz, azaroak 6an,  Elkano Browning Cream jazz-funk-blues talde koloretsuarekin batera, Quim Moya margolari katalanak artelan ikusgarri bat margotuko du kontzertuan zehar. Quim Moya “live-painting” teknikaren adierazgarririk onenetako bat da

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazkeneko produkzioa lantzen. Gustu guztietako musikazaleentzako zerrenda luzea osatu du euskal diskoetxeak. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.

KORTATU
Kolpez kolpe
(LP)
Azken guda dantza (2 LP)
Kaleratze data: irailak 4

Kortatu - Azken guda dantza Kortatu kolpez_kolpeTalde mitiko honen 30 urte bete dituen honetan, haren album guztiak binilozko formatuan kaleratu ditugu. Aurrez argitaratutako Kortatu: Kortatu eta Kortatu: El estado de las cosas lanei azkeneko bi lanak gehitu dizkiegu ilusio handiz: Kortatu: Kolpez  kolpe, euskara hutsean dagoen lehenengo albuma, eta Kortatu: Azken guda dantza, taldearen agur gisa grabaturiko zuzeneko diskoa. Bi klasiko.

 

 LA POLLA
No somos nada
(LP)
Kaleratze data: irailak 4

La polla records - No somos nadaHaien lehenengo bi lanak, Salve eta Revolución, berrargitaratzeaz gain, La Polla taldeak estudioan grabatutako hirugarren albuma, No somos nada, kaleratu dugu aurten, 1980ko hamarkadako punk musikaren lan esanguratsua.

 

 

(Irakurri +)