Errealismoaz haratago

Idazleak ere badiren lagunen artean behin baino gehiagotan galdetu izan dut, “errealismoaren moda hau noiz bukatuko da?”. Brometan, jakina, ez baitaukat ezer errealismoaren kontra; baina benetan ere bai, egia esatea nahi baduzue, gogaikarria eta apur bat lotsagarria egiten zaidalako gure sistema literarioan nolabaiteko errealismo hertsitik ateratzen den guztiari kasurik ez egiteko edo egiten den guztiari baina bat jartzeko daukagun ohitura tristea. Gutxi idatzi dugulako akonplejatuta gaudenez, gure
lehen betebeharra serioak izatea dela iruditzen zaigu eta, tamalez, literatura serioa guretzat oso gauza estua da. (Irakurri +)

Kanonaz, berriro

Abadeek idatzitako literatura abadeen literatura delako normal-normal arbuiatzen dugula idatzi nuen aldizkari honen aurreko alean, eta literaturak hori baino tratu hobea merezi duela. Beste arte batzuei ematen diegunaren antzekoa, esate baterako. Ez baititugu baztertzen Firenzeko Il Duomo edo Vaticanoko Kapera Sixtinoa arte kristaua direlako. Eta berdin edo antzera esan genezake kanonikoak deitu ohi ditugun idazleak feminismoarekin eta deskolonizazioarekin zerikusia duten arrazoiengatik baztertzegatik. (Irakurri +)