Torrealdairen azken liburua: Egunkaria

Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta Joan Mari Torrealdairen azken liburua da. 2020an, zendu zenean, amaitu gabe utzi zuen, eta Joanmari Larrarteri utzi zion enkargua liburua bukatu eta argitara zedin.

Joanmari Larrartek liburuaren sarreran kontatzen duenez, “libururako atal ia guztiak idatzita, idatzitako testuen gainean egindako ohar mordoa, bi atal eskema moduan eta aurkibide proposamen bat” utzi zizkion, eta haren lana izan da testu horiek zuzentzea eta edizio lana egitea. (Irakurri +)

Joan Mari Torrealdai omenduko dute ostiralean, Martin Ugalde Kultur Parkean

Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeak, Joan Mari Torreadai, idazle, ikertzaile eta euskaltzainaren, heriotzaren urteurreneko omenaldia eta jardunaldia hartuko ditu, ostiralean, uztailaren 30ean, 10:00etatik aurrera. Goizean bere ekarpena errepasatzeko asmoz, hiru orduko jardunaldia egingo da eta omenaldia berriz, arratsaldean izango da.

Jardunaldian parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du jakin@jakin.eus helbidera mezu bat bidalita edota 943 21 80 92 telefono zenbakira deituta. (Irakurri +)