Joan Mari Torrealdai omenduko dute ostiralean, Martin Ugalde Kultur Parkean

Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeak, Joan Mari Torreadai, idazle, ikertzaile eta euskaltzainaren, heriotzaren urteurreneko omenaldia eta jardunaldia hartuko ditu, ostiralean, uztailaren 30ean, 10:00etatik aurrera. Goizean bere ekarpena errepasatzeko asmoz, hiru orduko jardunaldia egingo da eta omenaldia berriz, arratsaldean izango da.

Jardunaldian parte hartu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du jakin@jakin.eus helbidera mezu bat bidalita edota 943 21 80 92 telefono zenbakira deituta.

Hiru orduko iraupena izango duen jardunaldiak, hainbat parte hartzaile izango ditu eta hizlari bakoitzak Torrealdairen ekarpenez mintzatuko da:

  • Dabid Anaut (euskal filologian lizentziaduna, udal euskara teknikaria eta euskalgintzako ekintzailea): “Torrealdai: euskara eta euskalgintza”
  • Xabier Eizagirre (filosofian lizentziaduna eta Jakineko erredakzio burua): “Torrealdai: liburugintzaren ikerketa”
  • Lourdes Otaegi (UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea): “Torrealdai: liburua eta zentsura”
  • Imanol Murua (kazetaria, UPV/EHUko Kazetaritza II Saileko irakaslea eta Jakin taldeko kidea): “Torrealdai: euskal kazetaritza”

Arratsaldeko omenaldia 17:30ean hasiko da eta musika eta bertsoak ez dira faltako, besteak beste:

  • Mikel Urdangarin
  • Hitzartzea, Paulo Agirrebaltzategi (Jakin talde historikoko kidea)
  • Hitzartzea, Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria)
  • Musika: Mikel Urdangarin eta Manex Torrealdai
  • Hitzartzea: Mikel Arrizabalaga, laguna
  • Bertsolariak: Andoni Egaña eta Oihana Iguaran
  • Hitzartzea: Garazi Torrealdai, alaba, familiaren izenean.
  • Musika: Manex Torrealdai eta Kattalin Zubizarreta.
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina