Egitarau zabala Zarauzko Literaturian igande arte

Literaturia 2015Lau eguneko egitaraua antolatu dute antolatzaileek Odolean daramagu lelopean eta ardoa gaitzat hartuta egingo den aurtengo Literaturiarako. Liburu-aurkezpenak, errezitaldiak, azoka, etab. izango dira Zarauzko leku ezberdinetan.

Egitarau zabalaren barruan, Elkar argitaletxearekin kaleratu duten ondorengo idazleek euren lanak aurkeztuko dituzte larunbatean, maiatzaren 30ean, Garoa liburu-dendan:

– 11:00. Literatura hiztegi tekniko laburra, Karlos Linazasoro.

– 13:40. Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllon.

– 19:00. Gizon gogorraren sekretua, Xabier eta Martin Etxeberria.

 

 

Karlos Linazasoro: “Munduari aurre egiteko salbazio-ohola da ironia”

Karlos-LinazasoroIrakurle sinesbera ohartarazi beharra dago izenburuarekin sobera fida ez dadin: saiakeraz mozorrotutako sormen lana da Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar), teoria eta praktika maisuki uztartzen dituena, umorez eta amorez. Oda bat zer den jakin nahi? Linazasorok definitu eta adibide praktikoa emango dizu gero. Eta horrela, bilduma osatzeraino. Jeneroen arteko bidegurutzean kokaturik, urteak eskaini dizikio bere lanik anbiziotsuena den honi.

Umorea bibrazio moduko bat da zure literaturan.                    

Umore beltza da nirea, Kafka, Mrozek, surrealisten ezpalekoa. Monzó ere oso gustukoa dut, Tavares, Askildsen, Tobias Wolf… Gure herriko umorea oso bestelakoa da, ez da hain gogorra, zirtolariagoa da, bertsolariagoa…

Francis Picabiak zioen ironia dela desesperatuen kortesia.

Konforme nago. Ironia da, niretzat, babesgabeok munduari aurre egiteko aurrean ipintzen dugun horma, salbazio-ohola. Inteligentziaren arma bat da, eta, nire kasuan behintzat, ez du hildakorik uzten bidean; gehienez ere, zauritu arinen bat, neu ere tarteko, jakina. (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko udaberriko nobedadeak

Elkar argitaletxeak dagoeneko prest du uda aurretik kaleratuko dituen liburuen zerrenda. Literatura, PoesiaAteko bandan, Xaguxarrak, Eta zer?, Kuku, Lurra eta jendea, Iparluma eta Histoire bildumen barruan kaleratuko dira hurrengo nobedade hauek:

LITERATURA

Ukabilak eta loreak– Julen Belamuno

Ukabilak eta loreakSenarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria…

Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten du Julen Belamunok estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.

 

 

 

Ez tiro egin anbulantziei – Mikel Ayllon – Igartza saria

Ez tiro egin anbulantzieiKartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… Guztien arteko lokarria eta egoera ulertzeko giltza dirudi Sylviek, Gerardek arestian ezagututako emakume misteriotsuak. Nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Mundu berria jaio ezinik dabilen argi-ilun honetan, ez ote da munstroz beteko ingurua? Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz. Izua eta desolazioa nagusi diren gizarte distopiko batean, elkartasunaren ametsari eta edertasunaren ilusioari eutsi nahi liekete pertsonaiek, nahi horrek nora ezean ibiltzera bultzatzen dituen arren. Atzekoz aurrera ordenaturik dago kontakizuna: kartzela eta heriotzatik abiaturik, haien aurreko maitasun istoriora eta borroka asmoetara. Horrela, amaierara iristen denean historiaren hasieran egongo da irakurlea. (Irakurri +)

Karlos Linazasoro: “Aforismoa bizitzeko eta idazteko moduaren destilazio bat da”

Ipuinak, poesia, gazte eta haur literatura, nobela… kasik genero guztiak jorratu ditu Karlos Linazasorok, ibilbide literario aberats eta emankorrean. Lirismoaren eta sarkasmoaren artean borrokatzen dela dio berak, “sarkaliriko” bat dela. Ironiaz jositako hirugarren aforismo bilduma plazaratu berri du, Alferrik ez balitz.

Alferrik ez balitzKarlos LinazasoroBizpairu liburu batera lantzen irudikatzen zaitut… Zein da zure metodo  zehatza aforismoak idazteko?

Tarteka bat zerutik erortzen da, eginda. Baina nire mekanismoa guztiz desberdina da: horretan jarri eta egunak ematen ditut. Udako arratsaldetan, siesta orduan… Aforismoak zerbait irakurtzen ari zarela datoz normalean, erantzun bat eman nahian. Baina burua horretan jarri beharra dago. Oso gauza arina dirudi baina burua asko nekatzen zait.

Barruko argitxo hori…

“Barruko argi ttiki horrek, la ostia, zenbat kontsumitzen duen”

“Aforismoa literaturaren penaltia da”. Badu, beraz, emozioa eta arriskua.

Oso miniatura zalea naiz, gero eta gehiago, esentziara joan behar dela uste dut. Aforismoa bizitzeko eta idazteko moduaren destilazio bat da. Eta egungo bizimodurako genero egokia iruditzen zait. Aldiz, jendeak trilogia potoloak eta horrelakoak irakurtzen ditu gehien, eta gainera oso txarrak. Zenbait eta xumeago eta laburrago ahalegin intelektual handiagoa eskatzen du, irakurzaletasun benetakoa. (Irakurri +)

eBook-ik salduenak martxoan – Los eBook más vendidos de marzo

Liburu elektronikoa ezaguna da gizartean, eta elkar Taldeko argitaletxeak bezala, gero eta gehiago dira teknologia berri honetara egokitzen ari direnak. Egoera “berri” honi esker, dagoeneko eskaintza zabala eta eguneratua aurki daiteke merkatuan. Erabiltzaileen aldetik ere hazkunde nabarmena izan da azken boladan, gero eta nabarmenagoa da irakurketa modu honen alde apustu egiten dutenen kopurua.

Geroz eta irakurle gehiago daude era digitalean irakurtzen dutenak. Horregatik, irakurrienen zerrendak egiteko modua dagoeneko badugu. Hauxek dira azken hilabete honetan gehien irakurri diren liburu elektronikoak:

 

LOS MÁS LEÍDOS EN CASTELLANO:

LAS TRES BODAS DE MANOLITA – Almudena Grandes – Tusquets editores

LA COCINERA DE HIMMLER – Franz-Olivier Giesbert – Alfaguara

DISPARA YO YA ESTOY MUERTO – Julia Navarro – Plaza & Janes editores

SUSURRO DE LOS MUERTOS – Simon Beckett – Arroba books

EL CIELO HA VUELTO – Clara Sánchez  – Planeta

 

las_tres_bodas_ebook   cocinera_himmler_ebook   dipara_yo_ya_ebook   susurro_muertos_ebook   cielo_vuelto_ebook

 

EUSKARAZKO SALDUENAK:

HOBE ISILIK – Garbiñe Ubeda – Elkar argitaletxea

TXARTEL BAT (DES)HERRIRA – Garazi Goia – Elkar argitaletxea

UDAZKENEKO LOREA – Xabier Etxeberria Garro – Elkar argitaletxea

URAK DAKARRENA – Toti Martínez de Lezea – Ttarttalo argitaletxea

BERTAN GOXO – Karlos Linazasoro – Elkar argitaletxea

 

hobe_isilik_ebook   txartel_bat_ebook   udazkeneko_lorea_ebook   urak_dakarrena_ebook   bertan_goxo_ebook

 

 

Elkar argitaletxeko helduen literaturako nobedadeak

Elkar argitaletxeak 2014ko udaberrian ondorengo tituluak kaleratuko ditu. Hauek Literatura, Ateko bandan, Saiakera, Poesia eta Urrezko biblioteka bildumari dagozkionak dira.

Ana Malagon, Lasai ez da ezer gertatzen
Ipuinak

Lasai ez da ezer gertatzenBakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona.

 

erraiakDanele Sarriugarte, Erraiak
Nobela

Bikote haustura mingarri bat du abiapuntu eleberriak; emakumezko baten kontakizuna bakarrik iritsiko zaio, ordea, irakurleari, obsesio bihurtuta. Horregatik, ez ohiko intentsitatez barneratu da idazlea pertsonaiaren barrunbeetan, haren zokorik ezkutuenak, erraiak, agerian utziz, ez bere buruaren ez inoren aurrean biluzteko lotsarik gabe.

 

Iñaki Irasizabal, Odolaren deia
Nobela poliziakoa

Gaztetatik elkarren berri izan ez duten anaia bi berriro elkartzen dira, aitaren heriotza dela eta. Nerabe zakar eta bortitzak izan ziren biak behinola. Gazteenak ganorabako samarra izaten jarraitzen du, asteburuetako zerbitzari gisa bizimodua nola-hala ateraz; zaharrena guraso zintzo eta eraikuntzako negozio-gizon serio bihurturik dago orain. Enpresariak kamareroaren laguntza behar du ordea.

 

Koldo Zuazo. Euskalkiak
Saiakera

2003an idatzi zuen lehenengoz Koldo Zuazok euskalkiei buruzko ikuspegi oso eta berri bat zekarren liburu bat, ordura arteko Bonaparte eta Azkueren sailkapenak  gaindituz. 2008an berritu zuen liburu hura, datu eta mapa gehiagorekin. 2014an edizio gaurkotu eta gehitu bat dakargu, euskalki nagusiak ez ezik, azpieuskalkiak eta hizkerak ere hobeto definituz, batetik, eta euskalkien sorreraren hipotesi bat plazaratuz, bestetik: noiz sortu ziren eta zein izan ziren sorguneak, handik beste eremu batzuetara hedatzeko. (Irakurri +)