Zaitegi saria martxan, Dylan euskaratzeko

Hori da umorea, maisu!

Mo Yan-en liburua, Maialen Marinek eta Aiora Jakak itzulia. Zaitegi sarian oraingoz argitaratu den azken lana. Laster Iker Santxoren berria kalean izango da

Urtero Literaturako Nobel Saria euskaratzera bideratutako Jokin Zaitegi martxan da berriz. 2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk, eta 2002tik 2012ra bitarteko Nobel saridunak euskaratu ziren beka honi esker. Babeslerik ezak bertan behera utzi zuen sariketa pare bat urtez, baina iaz jarri zen berriz ere martxan, Svetlana Aleksievitx itzultzeko (datorren udaberrian kaleratuko den liburua).

2016an Literaturako Nobel Saria Bob Dylan kantagile iparramerikarrak irabazi du, eta haren kanta sorta bat euskaratzea izango da Zaitegi Sariaren helburua. Parte hartu nahi duten itzultzaileek lagin bat euskaratu beharko dute, eta hemen topatu ahalko ditu bai oinarriak, bai itzuli beharreko lagina: Dylan lagina

Epaiamahaia Iñigo Roque eta Maialen Berasategi itzultzaileek eta Jon Basaguren musikariak osatuko dute. (Irakurri +)