Ruper Ordorikak Adarra Saria jasoko du Victoria Eugeniako kontzertu berezian

Adarra Saria 2015Ruper Ordorikak ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, kontzertu berezi bezain ahaztezin bat eskainiko du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Kontzertua Donostiako Udalak Ruperri bere ibilbidearengatik eta euskal kulturari eta musikari egindako ekarpenarengatik emango dion Adarra Sariaren ekitaldiaren barruan eskainiko da.

Victoria Eugeniako emanaldi hau berezia izango da benetan. Ruperrek, lehen diskotik 2014an ateratako Lurrean etzanda diskora iritsi arte, bere ibilbide luzea osatu duten abestien aukeraketa zaindua egingo du.

Ruperrekin batera, musikari hauek arituko dira; Leo Abrahams (gitarra eta prozesadoreak), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Hasier Oleaga (bateria) eta Fernando Lutxo Neira (baxua). (Irakurri +)

Ruper Ordorika – “Lurrean etzanda”

Lurrean etzandaAitzol San SebastianUna vez más lo ha logrado. Cuando parecía haber situado el listón en el infinito insuperable de la magia sonora inalcanzable, a través de una discografía plagada de perlas preciosas distribuidas a lo largo y ancho de 15 discos -entre los que no figuran recopilatorios, directos, ni aventuras hermosas pero paralelas (Hiru Truku)-, Ordorika nos regala un nuevo cancionero espectacular. Tanto, que resulta una tarea complicada destacar una canción por encima de las once piezas que completan este atmosférico Lurrean Etzanda. Un título adoptado de un poema (Cerca del cielo) del creador manchego Dionisio Cañas, que el oñatiarra ha musicado junto a diez composiciones completamente propias que transpiran emoción, libertad, coraje, orgullo y sentimiento en cada uno de los acordes. Claves intangibles que acompañan desde aquel debutante Hautsi da anphora de 1980 a este noble creador de largas patillas, sincera sonrisa e inspiración gigante. Ordorika ha combinado de manera sencillamente genial sus retoños cancioneros con el buen hacer de un reputadísimo trío foráneo (Kenny Wollesen a los tambores y vibráfono; Leo Abrahams a las guitarras; y Simon Edwards al bajo), para ir “más allá” a lomos de una libertaria improvisación. No es un disco. Es un discazo.

Ruper Ordorikarentzat Adarra saria

Ruper OrdorikaIaz Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bidez, Adarra saria sortu zuen euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat omentzeko. Lehen edizioan, 2014an, saria Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta jeinuari eman zitzaion. Aurten, berriz, Ruper Ordorikari ematea erabaki du aholkularitza batzordeak, aho batez.

José Antonio Echeniquek, Jon Eskisabelek eta Agurtzane Aizpuruk osatutako aholkularitza batzordeak arrazoi hauek hartu ditu kontutan, besteak beste: “Ruper Ordorikak bere estiloaren berezko modernotasunari eta proposamen musikalari ibilbide luze eta emankorra gehitzen dizkio. Ibilbide horretan, Ruperrek, Euskal Herriko abangoardiako artistekin ez ezik, beste jatorri eta tradizio batzuetako lehen mailako artistekin ere grabatu eta partekatu ditu proiektuak. Ohikoa da Ruperrek jazzeko eta rock garaikideko artista amerikarrekin elkarlanak egitea eta diskoak ekoiztea. Era berean, Ruper Ordorikak euskal kantutegiaren zati garrantzitsu bat berreskuratu eta eguneratu du, bai bere izenean eta bai kolektiboki partaide izan den proiektuen bitartez.” (Irakurri +)

Ruper Ordorika: “Sasoi hobeetarako utzi dut ezkortasuna”

Ruper OrdorikaDionisio Cañasen poema batetik hartu du Ruper Ordorikak disko berriaren izenburua, Lurrean etzanda. Bizitzak eskaintzen dituen gauza ederrez gozatzeko –adiskidetasuna, maitasuna, natura…– eta haren ifrentzuarekin –gizaki ororen zalantzak, ikarak…– elkarbizitzen jakiteko gonbita dira Ordorikaren kantuak.

Arreta deitu dit azken hiru diskoen izenburuek naturako erreferentziak dituztela (haizea, hodeiak, lurra). Horrek, eta hirurek nolabait gordetzen duten batasun tematikoak, trilogia bat osatzen dutela pentsatzera eraman dezake.

Ez da nire asmorik izan, ez daukat horrelako ahalmen taktikorik, baina beste aldera esango nizuke baietz, azken urteetan beste esparru batean sartzen ari naiz kantugaietan, eta litekeena da egotea horrelako harreman bat… Polita da esaten duzuna. Niretzat natura da umeak marrazten duen orriaren alde hori, non agertzen den zeru bat, eguzki bat, mendi bat… hori da da gure kantuak bizi diren tokia.

“Hemen dago, heldu da eguna, pozik izan, heldu da”, dira diskoko lehen hitzak. Aurreko diskoetan bezala, bizitza berri bat hasi duenaren lilura islatzen da kantu askotan, bizitzaren ospakizun neurtu eta sosegatu bat.

Ez daLurrean etzandakit nori entzun diodan berriki esaten ezkor izateari utzi egin diola harik eta sasoi hobeak iritsi arte. Nik ere garai hobeetarako utzi dut pesimismoa. Sasoi oso ilunetan ez zait ateratzen horretan sakontzea. Orain badugu aski kezkarik inguruan. Aspaldian ari naiz hain logizistak ez diren testuen atzetik. Eta musikan,  berba jakin bati hain lotuak ez diren giroen atzetik. Hitzari doinua gehituz gero halako zoriaz sortzen den hirugarren gune baten bila nabil, barruko gauzak esan ahal izateko. (Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal
Jainko txiki eta jostalari hura
(DVD)

Jainko txiki eta jostalari hura DVD2013. urtearen amaieran dokumentaleko protagonistek argitaratutako izen bereko lanaren aurkezpenean oinarriturik, New York-en egindako bira txikiak aukera zabaltzen digu euskal sentimenduaren irudikapen musikal eta poetikoa egiteko.

Kirmen Uriberen olerki humano bezain hurbilarekin, eta musikarien (Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal) talentuaren bitartez, Euskal Herri unibertsal bat aurkezten digu Josu Venerok, dokumentalaren gidoilari-zuzendariak: herri txiki eta behartsu bat munduaren aurrean, indibiduoak unibertsoaren parean sentitzen duen txikitasunak sorturiko sentipenetan eta gogoetetan bildurik.

Kupela
Eutsi goiari

Kupela Eutsi goiariKUPELA taldeak, 2006. urtean bere ibilibidea jorratzen hasi zenetik, herrikoitasunaren eremuan atinatzen asmatu du, gure auzoetako festa beroak suspertuz eta erromeriaren unibertsoa elikatuz. Angel Larrañaga eta Xabier “Zabale” Alberdi, eskuz esku, bertsoa eta soinua berezko senarekin utzartuz joan dira aurrera, euskal jendearen bihotzak pozez betetzen, soinu txikiaren historian arrasto garrantzitsu bat utziz.

Eutsi goiari izeneko bostgarren honetan, bere formula amaigabea erabiltzen du taldeak, beste behin, eurek bakarrik sortzen dakiten zapore autentikoa lortzeko. Aitor Furunda-ren eta Mikel F. Krutzaga-ren ekoizpenarekin eta laguntzarekin, sekulako lan alai eta, era berean, sentikorra biribildu dute.

Gontzal Mendibil
Nire bihotzak zure begiak ditu

Gontzal MendibilHirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran kantatzen hasi, eta gaurdaino lanean darrai Gontzal Mendibil Zeanuriko kantariak. Ia 40 urte publikoari eta euskal sendimendu lirikoari eskeiniak, gure kulturaren garapenean eta iraunkortasunean tematurik.

Nire bihotzak zure begiak ditu izenburuko 14. disko honetako konposizioetan, hitzez nekez azaldu daitezkeen sentimenduak eta burutazioak azalerazi nahi ditu kantariak: bere barru-barruan hiltzaturik dauden oroitzapenak, bizitzaren gora-behera gazi-gozoak, gizakumearen nondik-norakoa lur honetako pasadizoan, Euskal Herriari eskainitako hats maitekorraz bildurik. (Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

RUPER ORDORIKA: Azukre koxkorrak (Elkar)

Ruper Ordorika-Azuke koxkor2011an argitaratutako Hodeien azpian diskotik bi urte igaro direnean, urrian plazaratuko du Ruper Ordorikak Azukre koxkorrak izeneko lan berria.

Oraingo honetan, jadanik eskenatik desagertu diren talde eta kantari aukeratu batzuri tributo bat eskeini nahian edo, bere estiloaren eremura ekarri ditu haien kantu adierazgarri zenbait. Diskoan, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Etxahun Iruriren kantuek lekua izango dute, beste hainbat talderen kantuen bertsioekin batera: Delirium Tremens, Koska, Hertzainak, Errobi, Itoiz, Kortatu… Belaunaldi baten soinu-banda paregabea!

IZAKI GARDENAK: Amaieratik hasi (Oihuka)

Izaki gardenak - Amaieratik hasiPasa den urteko 5 kantuz osatutako ep gustagarri haren ostean, aurten argitaratuko du Izaki Gardenak taldeak, bere lehendabiziko lan luzea.

Aurrekoan bezala, pop estiloa, country-blues munduarekin batera ederki uztartuta, kantu alaiak, itxaropentsuak, borobilak, josten ditu taldeak…

Aro berrian jaiotako taldea izanik, bere edadeko publikoaren antsiak eta ametsak jasotzen ditu abestietan, modu eragingor batean, jende gaztearen korapiloak errezago askatzeko, etorkizunari gogoz begiratu diezaion.

MIKEL MARKEZ: Indar bat dabil hor (Elkar)

Mikel markezSoiltasunaren indarra talentuarekin nahasten denean, halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira, Mikel Markez kantariaren lan berriak erakusten duen bezala.

Gonbidatu gutxi baina aukeratuak izango ditu Markez-ek bere grabaketa berrian: Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala eta Arkaitz Miner musikariak, Iparraldeko Aire Ahizpak hirukotea…

Beti mezu lagungarri eta iraunkorrei eusten, giza baloreak aldarrikatzen ditu Mikel Markez-ek bere lan guztietan, kantu zuzenen bidez, gizakiaren tristurak ezabatuko dituzten une gogoangarriak eskeiniz. (Irakurri +)