Hamar ipuin bildu ditu Olatz Mitxelenak bere bigarren narrazio liburuan: Etxe arrotz hau (Susa).
Etxearen ustezko babesari, arroztasunaren tentsioa kontrajarri diozu. Nolatan?
Kontrapuntu hori izan da ipuinok idazteko abiapuntua: etxea, gertukoena eta intimoa den leku hori nola bihurtzen zaigun batzuetan arrotz eta beldurgarri: eroso behar genukeen horretan nola sentitzen garen batzuetan deseroso. Modu fisiko batean, etxeei buruz hitz egiteko gogoa ere banuen.

Iñigo Astiz (Irudia: Garazi Hidalgo)
Hamasei ipuineko liburua kaleratu du Iñigo Astizek (Iruñea, 1985). Egunerokoan jarri du lupa oraingoan, eta hor gertatzen diren bitxikerietan. Monogamoak (Susa) deitzen da. (Irakurri +)
Pozaren erdia soneto-bilduma argitaratu du Harkaitz Canok Susaren eskutik. Hamalau lerroko formatu klasikoa tresnatzat hartuz, gaztaroko oroitzapenak, naturaren behaketa eta idazletzari buruzko hausnarketak bildu ditu.
Aspaldi zen ez zenuela poema-libururik argitaratzen. Nola ekin zenion honi?
Poemak idazten jarraitu dut urteotan, bakanak izan arren, aleka-aleka, baina haietako asko bidean iraungi zaizkit, eta beste asko umezurtz geratu dira, aterpetuko dituen bildumarik gabe. Sorta heterogeneo hori beste karpeta batean daukat, soneto hauen ifrentzu anarkikoa dira, nolabait… Sonetoak itxialdi garaian hasi nintzen idazten, ariketa modura, ezustekoa izan zen niretzat ere, eta ederra da egiten ari zarenarekin zure burua harritzea. Teknika bat ikasten saiatu eta formatuarekin liluratu naiz, egia esan. (Irakurri +)




