Jexuxmari Olaizola “Txiliku”k eta Joxe Mari Berasategik itzulitako Leo Perutzen “Gauez harriko zubiaren azpian” eleberriari buruz

Sortzaile orok nahi du bere garaia gainditu eta oroitua izan, baina gehienek ez dute lortzen. Txirrita zenak hil baino lehenxeago bota zuen bertso batean: “Pixka batian ez naiz aztuko / sartuagatik lurpian. / Nere aitamenak izango dira / beste laurogei urtian”, eta epe hori bete ondoren ere oroitzen dugu. Baina ospea hegakor bezain aldakorra izan ohi da, eta horren adibide polita izan liteke Leo Perutz.

2019 hondarrean atera zen Gauez harrizko zubiaren azpian eleberri historiko guztiz ederra, askok Leo Perutzen lan gorentzat dutena, Jexuxmari Olaizola Txilikuk eta Joxe Mari Berasategik alemanetik maisuki euskaratua. Perutz pragatar-austriarra (1882-1957) punta-puntako idazlea izan zen bi mundu-gerren artean, arrakasta, salmentak eta itzulpenak pilatzen zituena. Judua izaki, ordea, naziengandik ihes egin behar izan zuen, eta bizitzaren azken aldera Europara itzuli arren modan egoteari utzia zion. (Irakurri +)

Elkar argitaletxeko liburuak ere Literaturian

Egun hauetan, Zarauzko hainbat txoko literaturan murgildurik izango dira. Literaturia jaialdia irauten duen lau egun hauetan, aurkezpen ugari izango dira Garoa liburu-dendan. Elkar argitaletxearekin kaleratu duten hainbat autore ere bertan izango dira maiatzaren 26an, larunbatean. Zehazki ondorengoak:

Zu entzuteko gaude
Xabier Mendiguren
12:20

           

Neska bat leku inposiblean
Xabier Amuriza
13:00

Bioklik
Asel Luzarraga
13:40

 

Genero nahasmendua
Judith Betler. Ana Isabel Morales (itzultzailea)
16:20

Emakume burugabea
Antxiñe Mendizabal
18:20

   

Aurkezpenez gain, igandean, 12:30ean, Txiliku idazlea eta urteetan Elkar argitaletxeko editorea izan denari omenaldia egingo diote Haur- eta Gazte-Literaturako bere “ekarpen erraldoiagatik”.

Txiliku eta Eider Eibarren eskutik “Mila bidaia munduko sukaldeetara”

Liburu honetako kontakizunetan hainbat istorio, ipuin, kondaira eta bitxikeria ageri dira, eta irakurleak horiek guztiak beregana ditzake liburuaren barneko mundu nahasi eta eroan murgildu eta bidaiatzea erabakitzen badu. Suerte apur batekin, zerbait ikasiko du, eta, agian, familia artean jaki gozoak prestatzeko gai bihurtuko da munduko sukaldaritza etxeetara hurbiltzeko bide izan nahi duen jolas-liburu-tresna honen bitartez.

Edozein txoriri eder bere habia, eta edozein herriri atsegin bere sukaldea. Zuk, zeure etxekotik irten gabe, munduko jakiak dasta ditzakezu errezeta-liburu honen laguntzarekin.

+ Mugaritz jatetxearen errezeta-liburua

Udaberriko Elkar argitaletxeko nobedadeak

  HELDUENTZAKO LITERATURA

Gaueko-zaintzailea_AZALA.jpg

Gaueko zaintzaileaJulen Belamuno
Nobela
Aurkezpena: otsailak 17

Lantegi bateko gaueko zaintzaile batek gaur du azken laneguna, eta lantokiaren txoko eta bazterrak miatzeaz batera bere bizitzaren errepasoa egiten du, bizimodu monotono eta gris batean ezkutaturiko misterioak ere argira ekarriz.

 

hauts haietatik

Hauts haietatik (Igartza Saria) – Unai Villena
Nobela
Aurkezpena: martxoak 17

Gazte ausart eta bizizale baten gainbehera, drogaren, desintoxikazio zentroen eta psikiatrikoen zurrunbiloan. Gaitz mentalen estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa dugu batetik, adiskidetasunaren eta bizitzaren laudorioa, bestetik.

(Irakurri +)

Txilikurekin “Piztiarioak” liburuaren inguruan solasean aritu gara

 Jesus Mari Olaizola “Txiliku” (Zarautz, 1951) ingeniari teknikoa eta maisua da ikasketaz, eskola materialen egilea ogibidez, jakintza modu guztien biltzailea zaletasunez. Haur eta gazteentzako literaturan sortutako obra zabal eta goraipatua du, horren lekuko 2004. urtean haur eta gazteentzako literatura saria Osaba Bin floren liburuarekin. Aipamen berezia merezi dute tradizioari lotuta osaturiko bi liburu: Begira-begira. Tradizioaren leihotik eta Axa mixa zilarra. Bestalde, narratibazko lau liburu kaleratu ditu orain arte: Hontzaren orduak, 101 gau, Bizitza eredugarriak eta Bizien gaubeilan

Oraingo honetan piztiarioen inguruan liburua kaleratu du: Piztiarioak. Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia.

Gehiago jakiteko beregana jo dugu:

 

– Zer dira piztiarioak?

 

(Irakurri +)

Txiliku BIZIEN GAUBEILAN

Hogeita hiru istoriok osatzen dute liburua. Hitz, ideia edo sentimenduren batekin guztiak biltzeko gauza izango zinateke?
Hitz bakar bat erabili beharko banu, hurbiltasun hitza erabiliko nuke. Ipuinak irakurtzen dituenak esan dezala antzeko zerbait gertatu zitzaion halakori edo pasadizo honek gogoratzen dit… Eta ipuinak kontatzen badu sinesten zaila den zerbait, kontatzailearen gertutasunak egia-antzeko bihur dezala.

Zer esan nahi diguzu izenburuan?
Izenburua liburuko azken ipuinarena da, eta adierazten du okerreko bidetik joan dela susmatzen den zerbaiten zain dagoenaren sentimendua.

Gaubeilak hildakoari egiten zitzaizkion: lurperatu aurreko gauean norbaitzuk egiten zioten konpainia. Bizien gaubeila biziei (adiskideari, seme-alabei, edo dena delakoari) egiten zaiena da, pertsona horiek noiz etorriko zain zain geratzen garenean egiten dena. Horrelakoetan sentitzen den ziurgabetasunari, zalantzari, bihotzeko zimiko horri egiten dio aipamen izenburuak. (Irakurri +)