‘ur berri, urte berri’ Euskal gabon-kanten xarma

Mendez mende, urte zaharraren eta berriaren kantoian berezko abestiak entzun izan dira. Oraindik ere kantatzen dira haietako batzuk, baina gehienak galdu egin dira. Bixente Martinezek antzinako doinu haien xarma berpiztu du Ur berri, urte berri disko berri zoragarrian.

Oles aroa omen zen neguko solstizioa euskaldunentzat. Alegia, kantatzeko garaia. Hortaz, antzinako ohitura da urte sasoi horretan abestiak etxerik etxe edo su ondoan kantatzea. Kristautasunaren aurretik dator ekandu hori, nahiz eta gero erlijio nagusiaz busti zen, mela-mela egin arte. 

Horren ondorioz, Gabon-kantu sorta bat da Eibarko musikariak atondu duena. Orain dela urte batzuk aita Donostiak bildutako gabon-kanta liburua irakurri eta batera doinuekin maitemindu zen, hain dira ederrak. “Orduan txinparta txiki bat piztu zen nere barruan, polita izango zela egunen batean horrelako doinuekin lan bat egitea, kantu normalak balira bezala tratatuta, topikoetatik
urrun”, gogoratu du orain Bixente Martinezek.

(Irakurri +)

Elkar diskoetxeko udazkeneko nobedadeak

Elkar diskoetxea buru-belarri ari da udazken honetan aurkeztuko dituen lan berriak lantzen. Hemen duzu irailetik abendura arte kaleratuko dituen tituluak eta bakoitzari dagokion azalpen laburra:

1.- “Elkar vinyl collection – 2018” – (Kalean)
Duela zenbait urte hasitako ideiari jarraipena emanez, hainbat diska garrantzitsuk 25 urte bete dituztenez, binilo formatuan jaiotako hainbat diskoaren LP-ak berrargitaratu ditugu:
1. AnestesiaGorrotoaren ahotsa (25 urte)
2. Negu GorriakBorreroak baditu milaka aurpegi (25 urte)
3. Soziedad Alkoholika: Y ese que… (25 urte)
4. KuraiaPiztu da piztia
5. DutAskatu korapiloa

 

 

 

 

2.-FERMIN MUGURUZA: Black is Beltza SOINU BANDA / BSO / OST
(Aurkezpena: irailak 19an)
2017ko udaberrian Raül Refree eta Fermin Muguruza Sant Andreuko (Bartzelona) Fabra i Coats Sormen Fabrikako espazio batean bildu ziren eta bertan sortu zuten Black is Beltza filmaren musika. Pieza inzidentalak ziren.

Abestietan hainbat artistek hartu dute parte: Maika Makovski, Anari, Iseo, Yacine, Amel Zen, The Sey Sisters, Ceci Bastida (Tijuana No!), Ana Tijoux , edo Manu Chao.

Soinu bandak 1960. hamarkadako abesti-zatiak ere baditu, hala nola, “He was really sayin somethin” (The Velvelettes), edo “Errespetua”, Negu Gorriak taldeak bertsionatu zuen Aretha Franklinek ereserki egin zuen Otis Redding-en “Respect” kantua. (Irakurri +)