14. ilustrazio eta ipuin lehiaketa abian da

elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketak aurrera dirau hamalau urteren muga gaindituta. Aurten 14. aldiz jarriko da martxan elkar Fundazioak haur eta gazteengan irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen lehiaketa hau. Urteotan milaka haur eta gaztek hartu dute parte bertan, kalitate handiko lanak aurkeztuz.

Aurten, Edu Zelaietak eta Txabi Arnalek idatzitako Hiru lehoi ipuina irakurri eta ilustratu beharko dute txikienek. Koxkorragoek, berriz, Alai Zubimendik sortutako ilustrazioan oinarritu beharko dute beraiek sortutako ipuina. Komiki ala binetaren atalean, ordea, Euskal pertsonaia baten biografia edota bizitzako pasarte bat izango dute ardatz, gazteek, beraien lanak sortzeko.

Parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sari ederrez gain, ikastetxeei eskainitako sari bereziak izango ditugu aurten ere. Alde batetik, Laboral Kutxak bi ikasgelarentzat saria emango du; bestetik, Irrien Lagunen Klubak ikuskizun batekin sarituko du ikastetxe parte-hartzaileetako bat.

Ipuinak, ilustrazioak eta komiki ala binetak aurkezteko apirilaren 13a bitarteko epea egongo da.

Informazio gehiago behar izanez gero jo, mesedez, elkar.eus atarira, idatzi lehiaketa@elkar.eus helbidera edo dei egin 943 310 301 telefono zenbakira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina