Eneko eta Ibai Iztueta: “Euskal pop noir etiketa batuketa bat baino gehiago izan nahi luke”
Eneko eta Ibai Iztueta Azurmendi anaien estreinako lana da Kontua eta Zikina. Sei eskutara eginiko lana da, Aritz Vieites ilustratzailearekin batera. Enekorekin hitz egin dugu.
Euskal pop noir bat; ba da beste etiketaren bat gehitzeko?
Ez, hiru horiexek behar zuten. Noir da, literatur genero honek eskatzen duen eran, istorioak hilketa lazgarri bat duelako abiapuntu, eta hilketaren nondik norakoen inguruan sakontzearekin batera gizarte baten, bere historiaren, eta giza kondizioaren errainuetan barrena egiten dugulako; euskal da, kontakizun honetako protagonistak euskaldunak direlako eta protagonistak mugitzen diren gizartea bera ere Euskal Herrikoa delako; eta pop da, popularra delako, hau da, herritar arrunten arteko elkarrizketen arragoan sorturiko kontakizuna delako, inspirazio iturrien artean Auspoa saila dagoelako eta protagonistatzat polizia, detektibe edota kazetariak izan beharrean, jende arrunta duelako. Euskal pop noir-ek etiketa batuketa bat baino gehiago izan nahi luke. Kontzeptu bat, adibidez, aukera ugari ematen dituena.
Nola egin duzue lan sei eskutara?
Hiru lagun aritu gara eleberri grafikoarekin, bai, Eneko eta Ibai Iztueta anaiak, eta Aritz Vieites. Eginkizun banaketa argia izan da: Ibaik gidoi literarioa idatzi du, hau da, zinerako gidoi baten antzeko bat egin du; nik, berriz, gidoi literarioa gidoi grafiko bihurtu dut, hau da, guztia binetatan antolatu dut; eta, hirugarrenik, Aritzek, gidoi grafikoa ilustratu egin du bere esku trebez, hau da, binetetako zirriborroei espresioa eman die. Anaiok elkarrekin lan egiteko aukera bizitzak emandako opari bat izan da, batak bestea konprenitzen dugulako eta elkar izugarri maite dugulako.
Nondik jaio da liburuaren ideia?
Eleberriaren kontakizunaren beraren arkitektura Mikel Pagadizabalek Herri txiki infernu handi programan Agustin Linazasorori egindako elkarrizketarekin jaio zen. Elkarrizketa horretan Linazasorok 1927ko Beizamako hilketen bertsio herritarra eman zuen, noir bikain baten inbidiarik gabeko bi plot twist harrigarriren gainean artikulatua. Pantailan edo, besterik ez bada ere, paperean erregistraturik utzi beharrekoa iruditu zitzaigun.
Jolasteko betarik eman dizue?
Ez dugu besterik egin.
1929 eta 1960 urteen artekoak sortzeko zer egin duzue? Nola dokumentatu zarete?
Egia esan, fijatzen bazara, hilak eta jaiotzeko daudenak kontatuta, hau da, alde batetik protagonisten gurasoak eta, bestetik, jaiotzeko zorian daudenak kontuan hartuz gero, XIX. mendearen erdi aldetik XXI. mendera artekoak sartzen dira eleberrian. Dokumentatzeko argazki artxibategietara jo dugu, noski. Bestalde, Auspoa saileko Bizente Barandiaran nahiz Bartolo Ayerberen memoria mitikoak ere izan ditugu esku artean, eta Beñat Hach Embarek gaiaz idatzitako artikuluak ere bai. Gero, Margalloren gerrari buruzko iturriak, Joseba Sarrionandiak Moroak gara behelaino artean? liburuan erreferentziaturikoak zein sarean aurkitutakoak ere erabili ditugu.
Zein aukera lerratu dira Kontua eta zikina posible izateko?
Bi aukera eta erdi lerratu dira, batez ere: bat, asmoari eusteko konstantzia; bigarrena, Garazi Arrulak egitasmoari eskainitako konfiantza; eta falta den aukera erdia, berriz, handik eta hemendik ateraz joan garen denboratxo libreak eskainitako hura da.

Erlazionatutako Albisteak
- ← Maitena Illarramendi: “Goikoek mugitzen dituzte fitxak; guk, odola”
- Arantxa Urretabizkaia: «Jendeak bizi nahi du, baina zahartu gabe» →