Iñigo Lopez Simonek irabazi du Tene Mujika Saria

Bilboko txabolismoa 60ko hamarkadan aztertuko du egileak

Iñigo Lopez Simon historialari bilbotarrak irabazi du 2020ko Tene Mujika beka, Bilbon, XX. mendearen erdialdean gertatu zen txabolismoa aztertuko duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Lopezena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du historialariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)

Eneko Aizpuruak irabazi du Tene Mujika Saria

 
Eneko Aizpurua idazle lazkaotarrak irabazi du 2019ko Tene Mujika beka, Bidasoa ibaian gora egindako bidaia baten harira memoria kolektiboan lekua duten edo izan behar luketen hainbat istorio kontatzeko proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Aizpuruarena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. 

(Irakurri +)

Kattalin Minerrek irabazi du Tene Mujika Saria, transexualitateaz ariko den proiektu batekin

Kattalin MinerKattalin Miner kazetari hernaniarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, duela hamar urte bere burua hil zuen gazte transexual baten historia eta kasu hark izandako ondorioak aztertzeko egitasmo batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Minerrena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Aitor Zuberogoitiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Amaia-Aimar Elosegi hernaniar transexualak bere buruaz beste egin zuen 2007an, eta, hamar urteren buruan, haren lagun Minerrek zenbait galdera egin nahi ditu: nor zen Amaia-Aimar? Zer utzi nahi izan zuen ondorengoentzat? Nola oroitzen da, oroirtzen bada, gertakari hura? Nola aldatu da, aldatu bada, transexualekiko ikuspegia hamar urte hauetan? Zein leku eman diogu gure memoria intimo eta kolektiboan gertakari hari? Memoriaz, suizidioaz eta transexualitateaz gogoeta egin nahi du Minerrek, besteak beste, bere oroitzapena eta hainbat jenderen lekukotasuna baliatuz. (Irakurri +)

Jon Alonsok irabazi du Tene Mujika Saria, “Naparra” kasuaz idazteko proiektu batekin

Jon Alonso idazle iruindarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, Jose Migel Etxeberria “Naparra”ren kasua aztertzeko egitasmo batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Alonsorena eman du irabazletzat Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

“Errelatoaren borroka” gain-gainean dugula eta hori saihesterik ez daukagula dio Alonsok bere proiektuaren aurkezpenean, ondoren bere asmoa adierazteko: bere belaunaldiak gatazkaren gorabeherak nola bizi izan dituen kontatzea, zintzoki eta autokritikari ihes egin gabe, eta horretarako Jose Migel Etxeberria “Naparra” desagertuaren kasua izango du kontaketaren ardatza. Izan ere, Alonso eta Etxeberria ikaskideak izan ziren Iruñeko josulagunen ikastetxean. Gero, bien bideak bereizi ziren, eta Naparra desagertu zenean, Alonsok aitortzen du ez ziola gertaera latzari merezi adinako garrantzirik eman. Orain, familiaren inplikazio eta laguntzarekin berrekin nahi du Jose Migel Etxeberria Alvarezen historia, eta ahal bada, ikerbidean den gorpuaren aurkikuntza ere kontatu.

Jon Alonso Fourcade Iruñean sortu zen 1958an. Korrok aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen 80ko hamarkadan. Kimikan lizentziatua da eta ogibidez itzultzailea. Saramago eta Cortazar euskaratu ditu, eta liburu ugari argitaratu, bai nobelak, bai saiakerak.

Miren Garatek irabazi du Tene Mujika Saria

Miren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi du aurtengo Tene Mujika beka, azken urteotako ekonomi krisiak dituen eraginak kontatu nahi dituen egitasmo batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Garaterena eman du irabazletzat Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

(Irakurri +)

Josu Martinezek irabazi du Tene Mujika Saria

Josu Martinez zinemagile, idazle eta musikari bilbotarrak irabazi du aurtengo Tene Saria, “Presoaren betebeharra” izeneko proiektuarekin, non Euskal Herrian edo euskal presoek azken 50 urteetan kartzelatik egindako ihesak edo ihesaldi-saiakerak kontatuko diren.

Papillon” eleberri autobiografiko ospetsuan Henri Charierek botatako esaldi batetik dator izenburua: “Preso ororen lehen betebeharra ihes egitea da”. Martinezek umetan irakurritako liburu horrekiko lilura adierazten du, eta ez abentura zirraragarria bakarrik miresten zuena: baita injustiziaren salaketa, ausardia, inkonformismoa, bizitzeko grina… Presoak bere kemen eta irudimen guztia erabili behar du horrelako saialdi batean, eta, egileak dioenez, horrek benetako arte-lan bihurtzen ditu hainbat ihesaldi, guztiongan sinpatia bat-batekoa sortzen duena gainera: abenturazko ekintzagatik, batetik, eta, bestetik, boterearen eskumakila itsusiena diren kartzeleroak barregarri uzten dituelako eta ekintzarik zailena ere posible dela erakusten digulako. Amets egiten jarraitzeko bidea ematen digulako, hitz batean.

Gure historia hurbilean izan diren ihesaldietako batzuek duten indarra ikusita, nolatan ez den horien berri hobeto jaso harritu izan da Martinez; horregatik erabaki du hamar ihesaldi kontatzea: batzuk ondo amaitu zirenak, beste batzuk ez; batzuk ezagunak, beste batzuk aski ezezagunak. Erreportaje literarioaren teknikak erabiliz, historia bakoitza bertan protagonista izan zirenetako baten ahotik kontatuta: batzuetan iheslaria, besteetan kanpoko laguntzailea, edo biktima suertatu den funtzionarioa. Egileak ohartarazten duenez, garai politiko berriak errazago egiten du gauza hauetaz askatasunez hitz egitea; posible ez ezik, baita komenigarria ere. Urtebete du Martinezek lana amaitzeko, eta ondo bidean, 2014ko udaberrian kaleratuko da. (Irakurri +)