Augustin Zubikarai nobela saria XXII. edizioko oinarriak – 2022. urtea
1. Deialdi honetara, eleberriak idazteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
2. Beka hau behin irabazten duenak ezingo du berriz parte hartu.
3. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu, emailez atxikitako dokumentuetan:
         a.      Landu  nahi  duen  kontakizunaren  azalpena,  bi  mila  eta  sei  mila  karaktere  bitartekoa,  egoki  iritzitako  ezaugarriak  zehaztuz,  hala  nola,  argumentua,  egitura,  luzera,  estiloa,  etab.
       
         b.      Idazlanaren  lagina  edo  erakusgarria,  hamabost  mila  eta  berrogei  mila  karaktere  bitartekoa,  kontakizunaren  hasierakoa,  baina  bai  zati  bakarra  osatzen  duena.
          
         c.      Egilearen  izen-abizenak,  helbidea,  posta  elektronikoa,  telefonoa  eta  nortasun  agiriaren  kopia  eskaneatua.  Egileei  buruzko  informazioa  udalak  gordeko  du  erabakia  hartu  arte.  Egileak  ez  du  bere  nortasuna  agerian  utz  dezakeen  ezer  idatziko  ez  laginean  ez  azalpenean,  ez  eta  agiri  horietako  ezaugarrietan  ere.
4. 2022ko irailaren 30a arte bidal litezke helbide honetara proiektuak: mrey@ondarroa.eus
5. Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2022ko urriaren 31 baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezake epaimahaiak.
6. Saria 6.000 eurokoa izango da eta Ondarroako Udalak ordainduko dio irabazleari era honetara: bekaren diru-kopuruaren erdia, irabazle izendatu ondoren, eta beste erdia, idazlan amaitua entregatu eta epaimahaikoek onespena emandakoan.
7. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua Ondarroako Udalari helarazteko. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 150.000 karaktere gutxienez. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso. Horrez gain, lanaren martxaz jakinaren gainean edukiko ditu antolatzaileak.
8. Idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo idazlan horren izaera eta kalitatea, epaimahaikoen iritziz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmenki kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko luke jasotako dirua.
9. Beka jasotako idazlanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezingo du beste inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez eta ondoren ere, argitaratu osteko sariak izan ezik.Elkar argitaletxeak argitaratuko du idazlana, eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkio egileari. Epaimahaiak onespena ematen duenetik hiru hilabeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan bekaren aipamena egingo da nahitaez.
10. Beka-deialdi honetan parte hartzeak bertako oinarriak ontzat ematea dakar. Horien ulermenean zalantzarik balego, antolatzaileei dagokie erabakitzea.
ARGIBIDEAK:
Ondarroako  Udaleko  euskara  zerbitzuan:  94  683  36  68  mrey@ondarroa.eus
Elkar  argitaletxean:  943  31  02  67   liburuak@elkar.eus

 Español
 Español










