Sherlock Holmesen istorioak 2

Mikel PagadizabalArratsaldetan Holmesi buruz pentsatzeko ohituraz abisatu zigun Borgesek. Heriotza eta siesta ere aipatzen zituen zerrenda horretan. Nik besteren bat ere gehituko nuke baina ez naiz Borgeskerietan hasiko. Sherlock Holmesi buruz hitz egitera etorri naiz. Bestela banoa.

Arthur Conan Doyle jaun txit agurgarriak sortutako pertsonaiak hamabi urterekin eta boteprontoan liluratu ninduen. Watsonek lehenengo istorioan egindako erretratu zehatzari esker, sakonean ezagutu nuen detektibe famatua. Misterioak argitzeko zuen erraztasunak eta Ingalaterra viktoriarrean finkatuta egoteak, arrazoi nahikoa izan ziren jarraitzaile sutsuan bihurtzeko. Eta bertan gelditu nintzen biekin bizitzen. Hudson andrearen baimenarekin noski.

Hura poza nirea, Holmesen istorio guziak lortu eta irakurri ahal izan nituenean. Conan Doylek pertsonaia ederrak sortu zituen: Watson, Holmes, Adlertar Irene, Lestrade, Moran eta nola ez, Holmesen nemesia eta aurkaririk garrantzitsuena: Moriarty Doktorea! “Napoleon of crime” ezizenaz ezagunagoa beharbada Londreseko hanparen mundu ilunean. Britainiar batek bakarrik jarri diezaioke ezizen hori gaizkile bati. Baina Conan Doyle, ideia on eta ez hain onen aita izan zen eta Holmes hil zuen. Nazkatuta omen zegoen berak sortutako pertsonaiaz. Itun berrian gertatzen den moduan, kasu honetan ere miraria gertatu eta hil ostean, Sherlock Holmes berpiztu egin zuen egileak. Reinchenbacheko ur jauzitik bizirik atera zen, irakurleek hala eskatuta. Holmes berpiztu zuen badaezpada, irakurleen jenio bizia ezagututa Reichenbacheko ur jauzitik behera erortzeko arriskua Conan Doyle jaunak zuelako agian. Kasu honetan irakurle finak. (Irakurri +)

Liburu eguna 2015

Liburu eguna 2015

Liburu egunari begira egitarau zabala antolatu du gremioak. Aste honetan zehar aurkezpen ugari izango da apirilaren 23ko egun horri begira. Egunean bertan, idazle ugari izango da Donostiako, Bilboko eta Getxoko erakusmahaietan euren lanak sinatzen. Gainera, gogoratu egun horretan % 10eko deskontua izango dela bai azokan erosten diren liburuetan, baita elkar liburu-dendetan, eta baita elkar.eus webgunean ere.

Ondorengo idazle hauek Donostiako, Bilboko eta Getxoko azoketan izango dira: (Irakurri +)

“Nola belztu behar zuria” emanaldia Usurbilgo Sutegin

Nola belztu behar zuriaNola belztu behar zuria Joxan Artzeren poesiaren mundu zabala ahots eta doinuz jantzi nahi duen emanaldia apirilaren 24an ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Usurbilgo Sutegin, 22:00etan.

Joxan Artzeren heriotzaren atari dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza (Elkar argitaletxea) poesia-liburuetako poemak oinarri hartuta sortu zuten iaz Nola beltztu behar zuria emanaldia Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek. Apirilaren 24an ikuskizun hori ikusteko aukera berri bat izango da.

Emanaldia grabatu egingo da, eta udazkenean, DVD formatuan kaleratuko da.

Emanaldiko sarrerak Usurbilgo Lizardi liburu-dendan eta egunean bertan leihatilan eskuratzeko aukera izango da.

 

 

Aguxtin Alkhat: “Kantuak sekulako indarra du jendea konbentzitzeko”

Aguxtin AlkhatEuskal kantagintzaren ahots berrietako bat da Aguxtin Alkhat heletarra. 2013ko Ihes egin EParen ostean, Haizeen meneko (Elkar) lehen disko luzea kaleratu du. Talde-soinua indartu eta lan anitza osatu du Alkhatek: tentsioa, baretasuna eta goxotasuna bildu ditu doinuetan, itxaropena eta kemena zabaldu hitzetan.

Alkhat abizenaren pisua sentitzen da Ipar Euskal Herrian?

Bai, txikitatik. Gurasoek etxe zahar bat erosi zuten Armendarizen eta han handitu ginen. Euskaldun anitz badira han baina gu ginen nolabait “Enbata zikinak”. Bi familia bakarrik ginen ikastolara joaten leku hartatik. Aita [Ernest bertsolari zena] euskalduna eta abertzalea zen, eta beti sentitu dugu begirada pisu bat frantses sentitzen diren euskaldunen aldetik. Bestetik, abertzale munduan gu beti izan gara Alkhaten semeak. (Irakurri +)

Alex Sanvi-ren komiki-tira

Alex Sanvi - komikia

Antxiñe Mendizabal – Ipuinaren abiapuntua nire buruari eginiko galdera bat da: ba al dago ama gaiztorik?

Ama gaiztoaren ipuinaAntxiñe MendizabalAntxiñe Mendizabalek ipuin berri bat kaleratu du Elkar argitaletxearekin: Ama gaiztoaren ipuina. Bi ahizpen arteko elkarrizketa umoretsua zein dramatikoa, ama gaiztorik ba ote dagoen hizpide duen lana da.

Zer kontatzen duzu ipuinean?

Ipuina, funtsean, bi ahizpen arteko elkarrizketa da. Zaharrena bolada txarra pasatzen ari da, etxean guztiek igarri diote baina ez dakite zer gertatzen zaion.

Halako batean, ahizpa txikiari, hainbeste gustatzen zaizkion ipuinak irakurtzen ari dela, zaharrena zirikatzen hasiko zaio: ipuin guztiak gezurra direla esango dio, bertako pertsonaiekin ez dagoela fidatzerik, ipuinetako amak ez direla batere sinesgarriak eta halaxe, ipuinetako amei buruz hitz egiten hasi eta euren amaz hitz egiten amaituko dute.

Eztabaida dezente korapilatuko da eta irakurlea, halako batean, konturatuko da ahizpa zaharrenaren purrustaden atzean, beldur eta kezka izugarria ezkutatzen direla. (Irakurri +)