“Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia” egitasmo berria abian da

euskal_herriaren_historia

Izan ginena ezagutzeko, oraina sortzeko eta etorkizuna irudikatzeko

eh_historia_liburua

 

Euskal Herriko Ikastolak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak batera pentsatu eta garatutako proiektua da Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia.

Gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspegitik berreraiki eta eskuragarri jaratzeko asmoz sortu da proiektua. Gaztetxo eta haurren beharrei begira pentsatu baina familia osoarentzat ere baliagarriak diren edukiak garatu ditugu. Gure herriaren historiaren kontakizuna modu atsegin eta errazean azaltzea dute helburu egitasmo honetako argitalpen guztiek, hala nola ezagutza-liburua, ipuinak, jokoak…

Euskal Herriaren historia ezagutzeko irudimenez, abenturaz eta edukiz jantzitako ezagutza-liburua eta ipuinak argitaratu ditugu dagoeneko. Udazkenean, bestelako argitalpenak plazaratuko ditugu.

 


Ezagutza-liburua
:
Izan ginena ezagutzera eman, oraina sortu eta etorkizuna irudikatzen duen ezagutza-liburu honek Euskal Herriaren historiaren kronika jasotzen du.

Lurraren sorreratik bertatik abiatuta, gaur arteko historiaren kronika honetan, amona Andereren ahotsaren oihartzuna dago, Lur eta Amets anai-arreben bizipenen aztarna eta Baltaxar katuaren hitz jostari eta zirtolaria.

Kronologiari jarraituz, zortzi gai hauetan sailkatuta dago:
– Gure antzeko gizakia Euskal Herrira iritsi arte
– Euskal Herriko gizakien bizimodua
– Hizkuntzak Euskal Herrian
– Bizitokiak eta bizimoldeak
– Lanbideak, ekonomia, zientzia eta industria
– Ohiturak, mitologia eta erlijioa
– Euskal Herriko jolasak, jokoak eta kirolak
– Arte Euskal Herrian

… eta hiru ipuin:
1- Memoriaren ehiza:
Negua da eta elurra mara-mara ari du; Lur eta Ametsek kobazulotik irten ezinik egunak daramatzate. Gizon gehienak, berriz, ehizara joanak dira; klanari jatekoa amaitzen ari zaio. Halako batean, esku-hutsik itzuli dira ehiztariak, asko larriki zaurituak. Ezin izan dute errinozeroa harrapatu.

2- Atzaparra zubian:
Lur eta Amets soldadu erromatarrengandik ihesi doazela, zeharkatu ezin duten zubi batekin egin dute topo; amaitu gabe dago. Horrenbestez, preso hartu eta zubia bukatzeko lanak egitera zigortu
dituzte. Amona Anderek aterako ditu estutasunetik: lagun dituen lamiei deitu eta guztien artean amaituko dute zubia.

3- Haizeak eraman zuen mapa:
Baskoien buruzagi Eneko Aritza ezagutuko dute Lur eta Ametsek, Abduli esker. Abdul amona Andereren mutil-laguna da eta Tuterako Musa II.a agintariaren zalditegiko langilea. Buruzagi gazteak
badu amets bat: baskoien erresuma sortzea. Ametsek erresuma berriaren lehenengo zirriborroa irudikatuko du mapa batean.

ipuinak

www.luretaametshistorian.eus

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin