Bigarren urtez jarraian, Gasteizko elkar liburu-dendak Aenkomerren saria irabazi du bere erakusleihoan euskara sustatzeagatik. Udaberria gaitzat hartuta, Eraman zurekin udaberriko xarma esaldia izan da zehazki saria irabazi duena.
Bart banatu dira Arabako Udaberriko Erakusleiho lehiaketaren sariak. Merkatari askok parte hartu dute aurtengo edizioan eta, euskararen alorrean, besteak beste, elkar izan da irabazlea.
Bai Euskarari-ko zuzendariak, Rober Gutiérrez-ek, elkar (Bai Euskarari ziurtagiriduna) liburu-dendari eman zion saria erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik; Ane Agirregomezkortak jaso zuen elkaren izenean.
1990eko hamarraldi hasieran ozendu zuten hainbat andrazkok Irun eta Hondarribiko alardeetan –bi herrietako jaien erakusgarri nagusiak; tradizio aski errotuko usadioak biak– gizonen gisan parte hartzen hasteko eskaria. Kantinera gisara besterik ez zituzten onartzen, eta soldadu jantzita ateratzen hasi nahi zutela esan zuten.
Aldarriak kontrakotasun handia eragin zuen bi herrietan: bortxazkoa ere bai sarritan. Jazarpen giro bortitz horretan nahiari eutsi dioten andre eta gizonen lekukotasunak biltzea izan du helburuetako bat Alardeak, ukatutako plazara liburuak: jazarrien memoria aldarrikatzea. Maite Asensio Lozano eta Arantxa Iraola Alkorta kazetariek hamarnaka lekukotasun bildu dituzte: gordinak horietako asko. Aztertu dituzte, baita ere, zein izan ziren aurkakotasun horren motibo nagusiak; jaien barrunbeak arakatzen ditu horretarako liburuak, gizartean dituzten zuztarrak. Izan ere, oinarrizko galderak erantzun behar dira gatazkaren zioak ulertzeko. Hainbat solaskidek egiten dituzte ekarpenak horretarako: historialariak, antropologoak, herritarrak… (Irakurri +)
Emozioa. Sentimenduaren atarian sentitzen dugun bulkada. Pentsamenduak osatu baino lehen gorputzak gutaz dakiena. Hotzikara bat, urdailak bapatean hartzen duen pisua, eztarrian egiten zaigun korapiloa. Buruak gorputza duela uste dugu, agintea, kontrola, esana. Baina gorputzak ere badauka burua; baditu desirak, ezagupenak, intuizioak. Badaki irakurtzen. Baditu bere liburu kutunak.
Hainbat idazle ezagunek idazteari buruz esandakoekin eta emandako aholkuekin osatu nuen duela urte batzuk Aiztoa eta arkatza (Txalaparta, 2013) izeneko liburua. Bertan ageri diren dozenaka aholkuen artean bat aukeratu beharko banu, Stephen King-ena izango litzateke: “idazten duzuna idazten duzula, izan dadila egia”. Bat baino gehiagorentzat bitxia izango da halako aholkua fantasia, terrorea eta misterioa landu dituen idazle baten ahotan, baina argumenturik zoroenek ere, funtzionatuko badute, egia baten metafora izan behar dute. Fikzioaren hegaldiak hauspo hori behar du, ezinbestean, benetan hunkituko bagaitu. (Irakurri +)
Egun hauetan, Zarauzko hainbat txoko literaturan murgildurik izango dira. Literaturia jaialdia irauten duen lau egun hauetan, aurkezpen ugari izango dira Garoa liburu-dendan. Elkar argitaletxearekin kaleratu duten hainbat autore ere bertan izango dira maiatzaren 26an, larunbatean. Zehazki ondorengoak:
|
|
|
|
|
|
|
Aurkezpenez gain, igandean, 12:30ean, Txiliku idazlea eta urteetan Elkar argitaletxeko editorea izan denari omenaldia egingo diote Haur- eta Gazte-Literaturako bere “ekarpen erraldoiagatik”.
elkar-ek “Irakurri dut” aplikazioa sortu du, bai Android eta baita IOS sistemetarako ere. APP berritzaile honen bitartez, irakurle bakoitzak hainbat jarduera egin ditzake: zein liburu irakurri duen adierazi, balorazio bat eman, iruzkina idatzi eta baita, www.elkar.eus-en bitartez erosi ere.
APP honetan parte hartzen dutenean artean, hilero, 30 €ko elkar opari txartel bat zozkatuko da. (Irakurri +)