Oskorritarren sasoiak

Behin baino gehiagotan kontatu izan digute gurasoek euren sasoia desberdina izan zela, biziagoa, errealagoa, langileagoa, pobreagoa, aberatsagoa, zeharo gainditu zutela guk orain arte egin duguna, egiten ari garena eta egiteko duguna ere, benetan ari zirelako, biziagoak zirelako, errealagoak, konprometituagoak, zoroagoak, zentzudunagoak. (Irakurri +)

Euskaldunen iragan urperatua

kearen fiordoaona1978an Euskal Herriaren iragan ezkutua atera zuten kanadarrek Red Bay-ko uren sakontasunetik. San Juan baleontzia sedimentu geruza lodi batez estalia zegoen, Euskal Herriaren itsasoko iragana bezala. Jakin izan dugun arren balea-ehizan ibiliak izan zirela gure arbasoak ur hotzetan, beharbada ez gara hain kontziente izan balea-arrantza ekonomiaren oinarria izan zela hamarkada luzetan zehar Euskal Herrian.

Jon Maia eta Pasaiako Albaolako lan taldea, iragan hau gizarteari zabaltzeko asmotan lanean dabiltza azken urteetan. Maiak Urola Kostako Hitzari kontatu zion moduan, beharbada, gure etnografoek batez ere baserri mundua aztertu zutelako ez dakigu hainbeste itsasoaren historiaz. Lurra itsasoa baino errazagoa da aztertzeko eta, gainera, Espainiar inperioa itsasoan galdu zenez, historiako zati hori bazterrean utzi da. Ez genekien emakumeek portuetan josten zituzten sareek Euskal Herri osoa biltzen zutenik. Berak azalduko digu.

(Irakurri +)

Eñaut Elorrieta: “Amildegitik botatzera bultzatu gaitu Falknerrek, baina egiaz ez zegoen amildegirik, lurra baizik. Hori da gure sentsazioa”

ken zazpi phoenicoperusken zazpiBost urte igaro dira Ken Zazpik kantu berriez osaturiko aurreko diskoa kaleratu zuenetik. Tartean, EOSekin grabatzeko aukera izan du Gernikako taldeak eta bakarkako lehen diskoa plazaratu du Eñaut Elorrieta abeslariak. Baina barne krisialdi bat ere ezagutu du taldeak, eta, haren ondorio, lumajea berritu duen hegaztiaren antzera azaltzen zaigu Phoenicoperus diskoan (Elkar/Argiak). (Irakurri +)

Hektor Ortega idazlea Azpimarra saioan “Guía de los pueblos amurallados ” liburuari buruz aritu da

guía de los pueblos amuralladosSua argitaeltxeak orain dela gutxi argitara eman zuen aurtengo udaberriko nobedadeak zein izango ziren, tartean zen “Guia de los pueblos amurallados” liburua. Hektor Ortega kazetari eta historialaria arduratu da liburu hori idazteaz. Etb1eko Azpimarra saioan izan da liburuaren nondik norakoak azaltzeko. Dokumentazio lan zaila izan dela aitortu du Ortegak baina gaur egungo Euskal Herriko hiribildu harresidunen egoera zein den ezagutzeko gida ederra da. Erdi aroko harresiak, erromatarrak, modernoak… mota askotako harresiak ditugu gure inguruan baina asko ez ditugu ezagutzen. Liburu hau ezin hobea da gure historia bidaiatuz ezagutzeko.

Ekarri armak: amaiera ezagutu arren, thriller baten pasioz irakurtzen den kazetari-ikerketa

19_EKARRI_ARMAK_AZALA_170x240.indd imanol muruaImanol Murua Uria (Zarautz, 1966) euskal politikaren analista finena da askoren ustez; euskal prentsako bere lanak dira horren froga argia, eta baita Loiolako hegiak liburua ere. Hain zuzen ere, liburu haren segida zuzena da Ekarri armak, Loiolako eta Genevako elkarrizketen porrotaren ondorioz Arnaldo Otegik eta haren kide estuenek ondorioa atera baitzuten negoziazio-eredu hura agortuta zegoela eta behin betiko utzi behar zela alde batera estrategia politiko-militarra, Estatuari aurre baliabide politiko hutsez egiteko. Prozesu hori da Muruak kontatzen diguna, xehetasun guztiekin eta informazio ezagun nahiz ezezagun mordoa erabiliz. (Irakurri +)

Ane Agirregomezkortaren liburu gomendioa: Jasone Osororen “12etan bermuta”

338_12etan bermuta_AZALA.inddAzalak eta izenak erakarrita aukeratu dut liburua. Beste behin ere, emakumea protagonista. Pertsona baten bizitzaren orrialdea bederatzi erlaitzetan sailkatuta ematen dio bizitzari errepasoa. 40 urte ditugunean izan ohi den krisialdiaren bueltan kokatuko nuke. Erlaitz bakoitza kapitulo bat da eta izen bat dauka: ama, amama, maitalea, laguna… gutako bakoitzak inguruan izan ditzakeen pertsonek osatuta daude bere erlaitzak ere, bizitzaren errepasoa eginez, musika mitikoak gogoratuz… Geldialdi batzuk baditu, eta horixe da 12etan bermuta, protagonistari bizitzaren une goxoak gogorarazten dizkiona, eta horrekin disfrutatzen jarraitzen du bere bizitzaren errepasoan ere. Lehena ama, amarekiko jarrera gogorra agian? Aitarekikoa samurragoa. Laguna, berarekiko zeloak? Ikasle garaiko kontuak, noiz geratuko diren lagunak…inoiz ez geratzeko. Senarra eta arrakalak, bizitzak ematen dituenak, hasieran dena da polita. Maitalea, polita, une goxoak, bermuta… Geure bizitzan zehar ibilaldi bat egitera eramango gaitu liburu honek, geure erlaitz desberdinak aztertuz eta sailkatuz.   Gozatu bermuta 12etan.

Topa!