Itzal zaunka disko-liburu ilustratua plazaratu dute Antton Olariagak, Harkaitz Canok eta Jexuxmai Lopetegik.
Itzal zaunka-n osotasun zatiezin baten parte dira hiru osagaiak: marrazkiak, narrazioa eta diskoa. Zehatzago esanda: Antton Olariagaren 40tik gora marrazki, Harkaitz Canok horietan oinarrituta idatzitako narrazio bat eta Jexuxmai Lopetegik marrazki horietan eta istorio horretan oinarrituta sortutako 11 kantuko diskoa. Emaitza bateratua txakur baten gorabeheren kontaketa da, oso kontaketa irekia, publiko heldu bati marrazkiz, testuz eta musikaz helarazia. (Irakurri +)

Xabier Mendiguren idazleak aste honetan aurkeztuko du Alsina liburu berria. Lan honetan, bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik.
Lehen kapitulua irakurtzeko aukera duzue:
Non gaude? Zer da hau? Jendearen joan-etorria, argi-panelak hormetan, etengabeko dei-hotsak, andre-gizon eta haurren berbaroa, maletak, gurditxoak, zakar-ontziak eta zakar-garbitzaileak, eserlekuak eta pasabideak… Ez dezagun igarkizunetara jolastu ordea: aireportu batean gaude. Nongo aireportuan? Horrek ez du garrantzi handirik, baina esan dezagun hala ere Ipar Amerikako aireportu batean gaudela. Erraza genuke orain halako edo holako aireportua dela esatea, sinesgarritasuna irabaziko luke gainera istorioak, kolorea erantsiko lioke kontakizunari, ñabartze aberasgarri bat… Baina ez ote litzateke dena inpostura hutsa, azken batean? Kontalaria bera inoiz Ipar Amerikako aireportu batean izan ez bada, zer dio orain, New Yorken gaudela esatea, edo Washington D.C.n, edo Chicagon edo Los Angelesen? Esan dezagun, hortaz, Estatu Batuetako aireportu batean gaudela, bestelako zehaztasunik gabe, zehaztasunak ere iritsiko dira eta, zehaztu beharra dagoenean. (Irakurri +)
2016-09-22 – osteguna / jueves
PETTI ETA ETXEKO UZTA Elgoibar (Gipuzkoa), Kultur Etxeko sotoan, 22:30ean.
2016-09-30 – ostirala / viernes
EH SUKARRA Markina-Xemein (Bizkaia). Aretxinaga auzoa.
Ekaitz Goienetxea izan da aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Hemeretzi urte betetzen ditu Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak, idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka honek; deialdi honetan hamabost proiektu aurkeztu dira, eta Karramarroa trostan izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Ana Jaka, Igor Estankona eta Peru magdalena epaimahaikideek.
Karramarroa trostan: Gaurko pertsonaiak bat eta 80ko hamarkadakoak, bi garaiak uztartzen dituen istorio batean, Bizkaiko itsasertzeko herri batean girotuta. Egungo gazteen kezkak eta arazoak ikusiko ditugu, batetik, eta baita haien gurasoen belaunaldia markatu zutenak ere, ahots desberdinen polifonia landuko duen teknikaren bidez, eta bizitzaren gorazarrea izan nahi duen narrazio bat osatuz, melengekeriarik gabe baina. (Irakurri +)
2016-09-10 – larunbata / sábado
IMUNTZO ETA BELOKI Oñati (Gipuzkoa). Atzeko kalen. 24:00etan.
2016-09-10 – larunbata / sábado
GONTZAL MENDIBIL Hondarribia (Gipuzkoa). Arma Plazan. 22:30ean.
2016-09-10 – larunbata / sábado
KEN ZAZPI Hondarribia (Gipuzkoa). Bentan. 23:30ean.
2016-09-10 – larunbata / sábado
EH SUKARRA Azkoien (Nafarroa). Plaza. 24:30ean. (EH SUKARRA + NEKEZ + LUR-J)








