1978an Euskal Herriaren iragan ezkutua atera zuten kanadarrek Red Bay-ko uren sakontasunetik. San Juan baleontzia sedimentu geruza lodi batez estalia zegoen, Euskal Herriaren itsasoko iragana bezala. Jakin izan dugun arren balea-ehizan ibiliak izan zirela gure arbasoak ur hotzetan, beharbada ez gara hain kontziente izan balea-arrantza ekonomiaren oinarria izan zela hamarkada luzetan zehar Euskal Herrian.
Jon Maia eta Pasaiako Albaolako lan taldea, iragan hau gizarteari zabaltzeko asmotan lanean dabiltza azken urteetan. Maiak Urola Kostako Hitzari kontatu zion moduan, beharbada, gure etnografoek batez ere baserri mundua aztertu zutelako ez dakigu hainbeste itsasoaren historiaz. Lurra itsasoa baino errazagoa da aztertzeko eta, gainera, Espainiar inperioa itsasoan galdu zenez, historiako zati hori bazterrean utzi da. Ez genekien emakumeek portuetan josten zituzten sareek Euskal Herri osoa biltzen zutenik. Berak azalduko digu.
Nire izatea korapilo bat da
iluna eta gogorra
nire burmuina armiarma sarea josiz doa
labirinto honetan bizi naiz
(Keike. “Ni, korapiloa”.
Beldurra mina argia. 2006)
ANDER Arruti Suarez. Arruti. Arru. Nire nortasun-agiriak dio Eibarren jaio nintzela, baina Arrasaten jaio nintzen, amari haurdunaldia azken txanpan okertu eta bertako ospitalean ingresatu behar izan zutelako nitaz erditu baino astebete lehenago. Espainola naizela ez da, bada, nortasun- agiri aldrebes horrek dioen gezur bakarra. (Irakurri +)
Bost urte igaro dira Ken Zazpik kantu berriez osaturiko aurreko diskoa kaleratu zuenetik. Tartean, EOSekin grabatzeko aukera izan du Gernikako taldeak eta bakarkako lehen diskoa plazaratu du Eñaut Elorrieta abeslariak. Baina barne krisialdi bat ere ezagutu du taldeak, eta, haren ondorio, lumajea berritu duen hegaztiaren antzera azaltzen zaigu Phoenicoperus diskoan (Elkar/Argiak). (Irakurri +)
Sabino Aranarentzat, labur esanda, herri baten osagai nagusia arraza zen, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ondare genetiko eta espirituala, eta euskaldunon kasuan bereziki fede kristaua, erlijiotasun sakona, kanpotik neurritsua baina barrutik bizi-bizi sentitua, eta horrekin batera hizkuntza eta historia, euskal zuzenbidea, euskal foruak, eta haien bidez gozatu izan omen genuen askatasun politikoa –independentzia nahiago baduzue, edo kasik, 1839ko Legea baino lehen–, ohiturak.
Garrantzizkoenak? Arraza eta erlijioa, eta hizkuntza ere bai, baina beste haien mendean, maketo euskaldunduen herria baino euskotar erdaldunduena mila aldiz desiragarriago, etsi-etsian. Arrazak eta hizkuntzak beste herrietatik bereizten gintuzten; arrazak egiten gintuen gure ondoan “moroak” ziren espainiarrak baino hobeak moralki, eta erlijiosoagoak. Eta indoeuroparretatik arras berezia dugun hizkuntzak ere balio bide zigun beste herrien erlijio-epeltasun edo erlijio- -gabeziarekin ez kutsatzeko. (Irakurri +)
Imanol Murua Uria (Zarautz, 1966) euskal politikaren analista finena da askoren ustez; euskal prentsako bere lanak dira horren froga argia, eta baita Loiolako hegiak liburua ere. Hain zuzen ere, liburu haren segida zuzena da Ekarri armak, Loiolako eta Genevako elkarrizketen porrotaren ondorioz Arnaldo Otegik eta haren kide estuenek ondorioa atera baitzuten negoziazio-eredu hura agortuta zegoela eta behin betiko utzi behar zela alde batera estrategia politiko-militarra, Estatuari aurre baliabide politiko hutsez egiteko. Prozesu hori da Muruak kontatzen diguna, xehetasun guztiekin eta informazio ezagun nahiz ezezagun mordoa erabiliz. (Irakurri +)