Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Neurria
Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
Nola aurkeztu
Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. (Irakurri +)
Itsasoa entzuten da nire logelatik, eta azkenaldian abestiak ere etortzen zaizkit, akorde samurrak balira bezala, gauetan olatuek ekartzen duten melodian kulunka. Izan ere, irailaren amaieran geratu zen Imanol Urbietaren bihotza, baina handik egun batzuetara lagunek eta senideek itsasoan zabaldu zituzten musikariaren errautsak, eta harrezkero bakarrik eta libre dabiltzan olatuetan sentitzen ditut Manoloren kantak.
Musikak haurren heziketan duen garrantziaz ohartu zenetik, irakaskuntza eta musika uztartu eta etenik gabe aritu zen haurrei musika irakasten eta haurrentzako abestiak sortzen. Haur kantarien mugimendua sortu zuen, eta 1967an argitaratu zuen haurrentzat euskaraz egindako lehen diskoa: Haur Kantariak. Ordudanik, sugarrak begietaraino zabaltzen zizkion pasioarekin, etenik gabe aritu zen lanean batean eta bestean, euskal kulturgintzarekin lotutako hainbat talde eta ekimenetan. Sormena eta irakaskuntza uztartu zituen, eta musika zabaltzen eman zuen bizitza, Xirula Mirula musika eskola sortuta. (Irakurri +)

Argazkilaria: Ricky Davila
36ko gerraren osteko erresistentziako bi militanteren bizitzak ditu oinarri Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) Elkarrekin esnatzeko ordua nobelak (Susa): Txomin Letamendi (Bilbo, 1901-Bartzelona, 1950) eta Karmele Urresti senar-emazteak. Horien ondoan, pertsonaia historiko ugari ageri da nobelan, hala nola Jose Antonio Agirre lehendakaria, Manu Sota eta Andima Ibiñagabeitia, beste askoren artean.
Txomin Letamendi bilbotarra zen sortzez (1901ean jaioa), Bilboko Orkestra Sinfonikoan tronpetista, Euzko Gudarostean Ariztimuño Batailoiko komandantea, Parisen Canaro tangistaren musikaria, Manu Sota aberatsaren adiskidea, Jose Antonio Agirre lehendakariaren konfiantzakoa, Euskal Zerbitzuetako agente sekretua frankismoan… Karmele Urresti ondarrutarra zen sortzez (1915ean jaioa); erizaina, Roseraie ospitalean lan egindakoa gerra sasoian, gero Eresoinkako kantaria, Txomin Letamendirekin ezkondu zen… Frantzia okupatutik ihesi Caracasera joan ziren biak, handik itzuli ziren Euskal Herrira klandestinoki erresistentzian lan egitera, hiru seme-alaba izan zituzten… (Irakurri +)
Urteko sasoi honetan, Elkar argitaletxeak titulu berriak aurkezten jarraitzen du. Oraingo honetan, haur literaturaren txanda izan da. Batela bildumako hiru titulu berri eta Kuku saileko nobedade bat kaleratu ditu: Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren Ispilutxo, Txomin eta Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenaren Txomintxo eta Perutxo maiteminduta, Txabi Arnal eta Belatzen Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa eta Paddy Rekalde eta Eider Eibarren Kartoizko kaja, hurrenez hurren.
Ispilutxo

Mutilak “nexka” deitzen diote eta horregatik, baztertua eta triste sentitzen da Kevin, oso triste, astoa baino tristeago, zeren bera ez da neska. Horregatik, joan da errekara, ispilutxori galdetzera. (Irakurri +)
Harkaitz Cano, Antton Olariaga eta Jexuxmai Lopetegiren Itzal zaunka disko-liburua aurkeztu dute gaur Durangoko azokako Ahotsenean. Mitxel Murua izan da solasaldiaren gidari-lanetan.



