Haur literaturako lau nobedade berri Elkar argitaletxearen katalogoan

Urteko sasoi honetan, Elkar argitaletxeak titulu berriak aurkezten jarraitzen du. Oraingo honetan, haur literaturaren txanda izan da. Batela bildumako hiru titulu berri eta Kuku saileko nobedade bat kaleratu ditu: Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren Ispilutxo, Txomin eta Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenaren Txomintxo eta Perutxo maiteminduta, Txabi Arnal eta Belatzen Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa eta Paddy Rekalde eta Eider Eibarren Kartoizko kaja, hurrenez hurren.

Ispilutxo

azala-ispilutxo

Mutilak “nexka” deitzen diote eta horregatik, baztertua eta triste sentitzen da Kevin, oso triste, astoa baino tristeago, zeren bera ez da neska. Horregatik, joan da errekara, ispilutxori galdetzera.

 

 

 

 

Txomintxo eta Perutxo maiteminduta

azala-txomintxoPerutxok eta Txomintxok jakin nahi dute zer demontre ote den maiteminduta egote hori, hain zoragarria omen dena. Neska-mutilak binaka beti elkarrekin ibiltzea omen da. Baina zergatik neska eta mutila? Eta zergatik bi bakarrik? Eta zergatik beti elkarrekin? Ipuin dibertigarria, aldi berean irakasbide ere izan daitekeena.

 

 

 

Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa

40_Olentzero_AZALA.inddBazen behin ikazkin bat, hartzea baino, ematea nahiago zuena. Behin batez, mendia utzi eta hirira jaitsi zen ikazkin hura… Ipuin miragarri bat idatzi du Arnalek, ametsetako magia istorio sinesgarri baten bidez kontatzen diguna.

 

 

 

 

Kartoizko kaja

57_Kartoizko kaja_AZALA.inddLangile batzuk iritsi dira etxera, apalategi bat muntatzera; kartoizko kaja handi batean zetorren materiala, eta kaja hori beretzat gordetzen du Anartzek, jolasetarako tresna ezin hobea delako: baleontzi bihurtzeko edo estraterrestreen espaziontzi, Afrikako oihana nahiz lurra lantzeko traktore…

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina