51. Durangoko azokari bukaera emanez eta 52. ari begira jarriz

durango_2016Urtean zehar euskal kulturgintzak emandako uztaren erakusleihoa da, besteak beste, Durangoko azoka. Hamabi hilabeteetan idazle, musikari, artista, argitaletxe, etab.ek euren produkzioa txukun erakusten dute Langako gunean jartzen diren standetan. Produktua erakusteaz gain, azken urteetan, Gerediagak azoka partehartzaile bat antolatu izan du. Horren ondorio dira azokak irauten duen egunetan egiten diren aurkezpenak, solasaldiak, zuzenekoak, sinaketak, etab.

elkar Taldeko argitaletxeek ere bat egiten dute Gerediagak sortu nahi duen azoka ereduarekin. Horregatik, 51. edizio honetan, aurrekoetan bezala, egitarau zabalaz gozatzeko aukera izan du bertaratuak.

Egitarauari hasiera abenduaren 2an, ikasleen egunean, eman zitzaion. Megafoniatik urteko nobedadeen singleak entzunez eman zitzaion hasiera edizio berriari. Egun honetan, aurkezpenei dagokionean, Jose Inazio Basterretxeak Begoñaren itzalpean eleberria aurkeztu zuen Ahotsenean. Sinaketen kasuan, aukera zabala izan zen: Xabi Solano Maiza, John Andueza, Oskorri taldekoak, Jose Inazio Basterretxea eta Go!azen telesail arrakastatsuko bi protagonista.

Egunean zehar gertatutakoaren argazki bilduma:

2016.12.02 - DURANGOKO AZOKA - LEHEN EGUNA

Abenduaren 3a, larunbata, ere ekitaldiz gainezka hasi zen: Ander Odriozolaren Freeport; Antton Olariaga, Harkaitz Cano eta Jexuxmai Lopetegiren Itzal zaunka, Eskafandra bildumako lehen alea Emakumeak, arraza eta klasea, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil liburuen aurkezpenak Ahotsenean eta Areto Nagusian.

Aurreko egunetan bezala, bigarren honetan, idazle eta musikari ugari izan zen standetan sinatzen: Xabi Solano Maiza, Oskorri, Pantxoa Carrere, Ruper Ordorika, Mikel Hernandez Abaitua, Maite Gurrutxaga, Peru eta Txomin Magdalena, Harkaitz Cano, Jexuxmai Lopetegi, Antton Olariaga, Miren Gorrotxategi, Unai Villena, Inma Roiz, Fernando Palazuelos, Julio Villar, Go!azeneko protagonistak, Patxi Irurzun, Santi de Pablo eta Aingeru Mayor.

Bigarren eguna beste egunetan baino beranduago bukatu zen. Urtero legez, Argizaiola saria banatu zuen Gerediaga Elkarteak. Aurtengoan, irabazleak euskararen alde itzalean lan egindako inurriak izan ziren.

Bigarren egunaren argazki bilduma:

2016.12.03 - DURANGOKO AZOKA - BIGARREN EGUNA

Indarrik galdu gabe hirugarrenari ere gogotsu ekin genion. Aurreko bi egunetan bezala, gustu guztietako publikoarentzako eskaintza zabala izan zen. Egun honetan nabermendu behar dena da, bereziki, etxeko txikienentzat izan zen eskaintza zabala: Korrika jolasaren aurkezpena; Patxi Zubizarreta, Jokin Mitxelena eta Joserra Senperenaren Urrezko giltza liburuaren eta Pello Añorga eta Jokin Mitxelenaren Ispilutxo lanaren ipuin-kontaketak; eta Haba jolas hezitzaileen haur tailerra.

Aurkezpen horietaz gain, Areto nagusian Aleka bildumaren bigarren alea, Euskara ikasteko bidean, aurkeztu zuen Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak eta Olatz Osak Elkar argitaletxeko zuzendariak. Aretoa jendez gainezka izan zen. Ahotsenean, Oskarbi taldeak Mendira naiz ospakizuneko diskoa zuzenean aurkeztu zuen, eta solasaldien gunean, Peru Magdalenak Garazi Arrulagaz eta Lutxo Egiarekin batera Argia poesia-liburua aurkeztu zuen.

Sinaketa lanetara ere hainbat idazle eta musikari gerturatu ziren: Xabi Solano Maiza, Gari, Go!azeneko pertsonaiak, Oskorri, Goiatz Labandibar, Paxkal Bourgoin, Peru Magdalena, Manex Pagola, Garikoitz Goikoetxea, Paddy Rekalde, Mikel Hernandez Abaitua, José Antonio Azpiazu, Inma Roiz eta Arantzazu Ametzaga.

2016.12.04 - DURANGOKO AZOKA - HIRUGARREN EGUNA

Astelehenean ere idazle eta musikari ugari gerturatu zen elkar Taldeko argitaletxeen standetara. Besteak beste: Iñigo Astiz, Peru Magdalena eta Txomin Magdalena, Harkaitz Cano, Jexuxmai Lopetegi, Antton Olariaga, Miren Amuriza eta Irati Eguren, Begoña Pro, Fernando Palazuelos, Oskorri eta Go!azeneko pertsonaiak.

2016.12.05 - DURANGOKO AZOKA - LAUGARREN EGUNA

Abenduaren 6a, nahiz eta azkenekoa izan, ez zen lasaiagoa izan. Aurkezpenei dagokionean, Mikel Hernandez Abaituak Airearen isla liburua aurkeztu zuen Ahotsenean; Areto Nagusian, Iban Zalduak (Euskal) literaturaren alde (eta kontra) eta Pako Sudupek Txillardegiren borroka abertzalea aurkeztu zituzten, hurrenez hurren.

Sinatzen izan ziren artistak ere ez ziren gutxi izan: Iban Zaldua, Mikel Hernandez Abaitua, Miren Gorrotxategi, Egoitz Zelaia, Hirutxulo saioko protagonistak, Xabi Solano Maiza eta Oskorri.

 

2016.12.06 - DURANGOKO AZOKA - BOSGARREN EGUNA

Bost egunetako edizio borobilari agur esan diogu, eta dagoeneko datorren urtekoari begira jarri gara. Gaur, dagoeneko, egun bat gutxiago falta da berriro Durangoko azokak ateak ireki ditzan. Datorren urtekoa 52. izango DA.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Antzeko Albisteak

Iruzkin bat egin