Angela Davisen “Emakumeak, arraza eta klasea” itzuli du Danele Sarriugartek, Eskafandra bildumari hasiera emanez

emakumea_arraza_klaseaAngela Davisek 1983an emakume, beltz eta klase sozial apalekoak izateak dakartzan zapalkuntzak lotu zituen lehenengo aldiz liburu batean, eta orain lan hori Emakumeak, arraza eta klasea titulupean Danele Sarriugartek itzuli du. Lan berri hau Eskafandra bilduma feminista berriaren lehen alea da, Jakin eta Elkar argitaletxearen elkarlanaren lehen fruitua.

Durangoko azokaren testuinguruan aurkeztu du Sarriugartek proiektu berri hau edizio taldearen ondoan.

Aurkezpenaren bideo bilduma:

Lorea Agirre (edizio taldekoa eta Jakin):

“Eskafandra bildumaz gain, talde bat gara”

Zergatik Eskandra izena:

Danele Sarriugarte (itzultzailea)

Angela Davisen jatorrizko liburuaren inguruan.

Emakume beltzen egoeraren analisia egin zuen Davisek ondorengo arrazoiengatik:

Lantzen diren gaiak:

Ideia nagusia: “arrazakeria eta matxismoa elkar elikatzen dira, eta horrek kapitalismoari mesede egiten dio”.

Idurre Eskisabel (EHUko irakasle eta edizio taldeko kidea):

“Adiskidetasunak ez ezik, kezkek eta bizipenek ere elkartu gaituzte. Horien artean, euskaldun oso izateko gogoa eta feminismoa”.

Ainara Lasa (liburuaren diseinuaren arduraduna eta edizio taldeko kidea):

Azala eta edizioari buruz…

Olatz Osa (Elkar argitaletxea):

“Argitaletxean ausnarketa eginda genuen: gai eta genero asko dago oraindik euskaraz lantzeko, bereziki gizarte gaietan. Proiektu honek, nolabait, hutsu hori betetzen du.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina