Aleka bildumaren bigarren alea: Garikoitz Goikoetxearen “Euskara irabazteko bidean”

eusakra irabazteko bidean_azala_def.inddDurangoko azokan, Jakinek, Berriak eta Elkar argitaletxeak abian jarri duen Aleka bildumaren bigarren alea, Euskara irabazteko bidean, aurkeztu dute Garikoitz Goikoetxea kazetariak eta Olatz Osak. Bilduma berri honen ibilbidea duela hilabete hasi zen, Ion Orzaiz eta Joxerra Senarren Nafarroa. Orain ala inoiz ez lana plazaratu zenean. Olatz Osak esandakoaren arabera, bilduma hau sortu da euskarazko kultur ekoizpenean oraindik hutsune nabarmenak daudela ikusten delako: “euskaraz bizi nahi dugunok zaila dugu hainbat gai eta generotan liburuak aurkitzea”. Horri erantzuteko sortu da Aleka.

 

 

Aleka izena jarri zaio bildumari aleka-aleka etorriko baitira liburuak. Lehenengo biak dagoeneko kalean daude, eta hurrengo urteetan, urtean bi ale berri ateratzea da helburua. Bertan landuko diren gaiak hurbileko eta mundu mailako aktualitatekoak izango dira.

Bildumaren bigarren argitarapenerako aukeratuko hurbileko gaia euskara izan da. Garikoitz Goikoetxeak 100 eragile baino gehiago elkarrizketatu ditu, eta horien iritziak eta esanak hiru atal dituen liburuan bildu ditu.

Liburuaren kontrazalean aipu bat dago bertan lantzen den mamia ondo adierazten duena:

Garikoitz Goikoetxeak honela aurkeztu du liburua. Ondorengo bideoetan laburbiltzen da aurkezpenean esandakoak:

Zein izan da liburuaren abiapuntua?

Iturrien inguruan…

Hainbatek diote izenburu baikorra duela…

Zeri erreparatu liburua idaztean

Erabakiak hartzen jarraitu behar dugu…

Beste garai batean sartzen ari garela diote gehienek…

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina