Aldaketa aipagarririk edo benetakorik ez dagoenean “zaharrak berri” erantzuteko ohitura dugu euskaraz baina, literaturari dagokionez, liburu zaharrak gutxitan izaten dira berri eta liburu berriak albiste izatea normala den arren, ez nuke esango ona denik horiek izatea irakurtzen ditugun bakarrak. Beste modu batera esanda, gauza bat dira nobedadeak eta beste bat, irakurleentzat eta literaturaren sistemarentzat hain kaltegarria den nobedadismo basatia. Nobedadeek dena jatea; memoriarik ez izatea; beteranoekin inoiz ez akordatzea; literaturari buruz hitz egiteko edozer antolatzen dugunean izenak behin eta berriz errepikatzea; literaturaz horrenbeste dakiten aspaldiko lagunak baztertzea; horra zer den nobedadismoa. (Irakurri +)
“Anderik Ande” izeneko proiektuak Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu.
Jon Artano kazetari zestoarrak irabazi du 2022ko Tene Mujika beka, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean dabiltzan hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Artanorena eman du irabazletzat Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du kazetariak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin. (Irakurri +)
Zorioneko da Amaia Egidazu. Berak idatzi eta marraztutako Dorotea album ilustratuak irabazi du aurtengo Etxepare saria. Horri esker Pamielak argitaratu berri du durangarraren lehen liburua. (Irakurri +)
Etxean arropa lapurtzera sartuzaizkionak jipoitzen dituenemakume normalean guztizatsegina, lanetik bota ez dezatenlankide bat sakrifikatzen duen bestebat… Bihurguneko nasa (Susa,2021) irakurtzen duenak berehalaigarriko dio Uxue Apaolazaren lumazorrotzari. Gizakion miseria txiki zein handiak erakusten dizkigu.
Frantziako Errepublikan eta haren kolonietan 1789tik gaur arte izandako herri borroken berri ematen du Hartzea Lopez Aranak (Brusela, 1970) Suak eta hautsak. Herri borrokak Frantzian liburuan (Txalaparta): 1789ko Iraultza, Pariseko Komuna, 68ko Maiatza, Hego Euskal Herriko iheslariei emandako babesa, Jaka Horiak…Dokumentazio lan sakonean oinarrituta, perspektiba historiko zabala eskaintzen du liburuak.
Augustin Zubikarai beka irabazi zuen Lander Garrok iaz, eta lan amaitua dakarkigu orain: Faith izeneko nobela mardul bat, non gazte melankoliko baina errebelde batek, sakelak ametsez beterik, fede osoz egin beharko dion aurre atzetik datorkion marrazo erraldoiari. (Irakurri +)




