2018-07-14 larunbata / sábado
GOZATEGI Markina (Bizkaia), plazan.
2018-07-18 asteazkena / miércoles
RUPER ORDORIKA Zornotza (Bizkaia), Zelaieta parkean.
2018-07-20 larunbata / sábado
GOZATEGI Etxarri (Nafarroa), plazan.
RAFA RUEDA Zarautz (Gipuzkoa), Musika plazan, 19:30.
2018-07-21 larunbata / sábado
MIKEL URDANGARIN Zarautz (Gipuzkoa), Musika plazan, 12:30.
2018-07-22 igandea / domingo
GOZATEGI Makea (Lapurdi), plazan.

Liburu saltzaile gisa, hainbat poesia liburu izaten ditut esku artean. Aukera gero eta zabalagoa da, batez ere gazteak sareetan -eta, zorionez, paperean ere bai- beren pentsamenduak eta kontakizunak azaltzen hasi direnetik.
Nik neuk gustura irakurtzen ditut olerki liburuak. Horregatik, zuek ere, ohiturarik ez baduzue, gonbidatu nahi zaituztet Maite poemak hasiberrientzat (Denonartean) liburua eskuratzera.
Juan Kruz Igerabidek ibilbide luzea dauka haur eta gazte literaturan, bai nobeletan, bai poema liburuetan. Hitz errazak eta esaldi motzak erabiliz, poema politak ondu ditu liburu honetan. Hau da horietako bat: (Irakurri +)
Udaren hasierarekin batera, gure herrietako gau giroak alaitasun sentikorrez beteko dituzten erromeriak piztu dira iada zoko-bazterretan.
Plazetan azken 25 urtetan aintzindari den Gozategi taldearen G puntua (Elkar) azken diskoko kantu batekin eman nahi diogu ongi etorria udarari, aurten ere euskal musika nagusi izan dadin gure artean: Chiquitaco can tac.
Telesforo Monzon (1904-1981), Bergaran jaiotako aristokrata eta politikariari buruzko biografia mamitsua idatzi du Pako Sudupek. Telesforo Mozon, aristokrata abertzalea – EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala (Txertoa) izenburupean, haren ibilbidea ez ezik, XX. mendeko Euskal Herriko historia eta politika ezagutu eta ulertzeko liburu gomendagarria, gerra aurretik hasi eta ia-ia egundaino.
Zergatik Telesforo Monzon? Zerk erakarri zaitu biografia bat idazteraino?
Lehen ideia Txillardegiri buruzko lana egiten ari nintzela etorri zitzaidan. 1957an edo ezagutu zuenean Donibane Lohizuneko Mende Berrin, Txillardegiri aristokrata bat iruditu zitzaion; aristokrata hiru bat neskame euskaldunek zerbitzatu zietelako bazkaria, aristokrata janzten zen moduagatik eta bere izaera nobleagatik, zituen lagunengatik, esaterako, Manu Sota, oso british janzten zena…; eta aldi berean, benetako abertzalea: Ipar eta Hegoak bat egin eta euskal estatu euskaldunaren aldeko benetako abertzalea; hala adierazi zuen Txillardegik hura hil zenean.
Nola laburtuko zenuke haren figura eta ibilbidea?
Arbaso karlista-monarkiko espainiarretatik Eusko Alderdi Jeltzalera pasa zen modu erromantiko ez-pragmatikoan, Jaungoikoaren eta hark egindako Euskal Herriaren alderako maitasunak eraginik, eta espainiar eskuindar eta ezkertiarren espainolismo inposatzailearekin nazka-nazka eginda. Eta, ondoren, beren bizia emateko prest zeuden etakideen alderako lerratze sentimentalak barru-barrutik bultzaturik, hitzezko borroka latz-arriskutsu-higatzailean zuen guztia emateraino, Herri Batasuneko mahai nazionaleko zenbaitekin bat-bat eginik. (Irakurri +)
Bigarren urtez jarraian, Gasteizko elkar liburu-dendak Aenkomerren saria irabazi du bere erakusleihoan euskara sustatzeagatik. Udaberria gaitzat hartuta, Eraman zurekin udaberriko xarma esaldia izan da zehazki saria irabazi duena.
Bart banatu dira Arabako Udaberriko Erakusleiho lehiaketaren sariak. Merkatari askok parte hartu dute aurtengo edizioan eta, euskararen alorrean, besteak beste, elkar izan da irabazlea.
Bai Euskarari-ko zuzendariak, Rober Gutiérrez-ek, elkar (Bai Euskarari ziurtagiriduna) liburu-dendari eman zion saria erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik; Ane Agirregomezkortak jaso zuen elkaren izenean.


