Anestesia “Gorrotoaren ahotsa” diskoaren 25. urtemuga

Aurten Anestesia taldearen LPak, Gorrotoaren ahotsa-k, 25 urte beteko ditu. 1988an sortu zen taldea, eta 5 urte geroago lehen disko luzea kaleratu zuten. Beraz, aurten taldeak 30 urte betetzearekin batera, taldearen historian mugarri izan den disko horrek 25 betetzen dituela ere ospatu nahi du Elkar diskoetxeak. Eta horretarako zerbait berezia prestatu du: Gorrotoaren ahotsa diskoaren berrargitalpen berezi bat, LP formatoan, remasterizatuta, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Eta hau guztiz ospatzeko, bira txiki bat egingo du taldeak, 6 kontzertu Euskal Herriko zenbait tokitan. Kontzertu bereziak hauek ere, disko hartako kantuak joko baitituzte bertan, baita beste zerbait ere… Laster entzungo duzue gorrotoaren ahotsa oihukatzen berriro!

Gorrotoaren ahotsa – BIRA

2018-09-15, Bilboko Kafe Antzokia (+ Dama).
Sarrerak agortua!!

2018-10-20, Gasteizko Gaztetxea

2018-11-03, Donostiako Doka (+ Hilotz). Sarrerak agortua!!

2018-12-01 Iruñeko Errotxapeako gaztetxea

2018-12-08, Durangoko Plateruena kafe antzokia

2019-01-19, Miarritzeko Atabal  

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Erlazionatutako Albisteak

Utzi zure Iruzkina