Ruper Ordorika kantaria eta Guria ostatuan bere azken diskoa sarituak izango dira gaur gauean Donostiako Musikenen banatuko diren Musika bulegoa sarietan.
Diskoak duen kalitate maila altuak eta artistaren ibilbide sendoa izan dira hizpide saria erabakitzeko unean.
Elkar diskoetxeak poz handiarekin hartu du albiste hau, eta berri hau aprobetxatu nahi du eskerrak emateko epaimahaiari aukeraketa asmatua izan delako.
Zorionak, Ruper Ordorika! (Irakurri +)
Hiria kontzeptu beti modernoaren gainean eraiki du Rafa Ruedak bere disko berria, Hiri kristalezkoa. Jaime Nieto, Txus Aranburu eta Julen Zulaika musikariekin, Leire Bilbao, Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaran idazleen eta Miren Amuriza, Unai Iturriaga eta Arkaitz Estiballes bertsolarien berbekin, Malen Amenabar artista plastikoaren iruditeriarekin, hasi eta amaitu entzuteko lan kolektiboa borobildu du musikari nekagaitz honek.
Hiri kristalezkoa deritzo disko berriari Rafa. Zer da Hiri kristalezkoa?
Hiria aitzaki, musika, hitza eta irudia biltzen duen XXI. mendeko gizarteari buruzko hausnarketa da. Jakinda hemendik gutxira munduko populazioaren ehuneko handi bat hirietan bilduko dela, aitzaki ona iruditu zitzaidan “Hiria”ri berari, gizarteari eta, batez ere, pertsonari heltzeko. Musika guztiak nik sortutakoak izan arren, lan kolektiboa denaren sentsazioa dut. Testuak, irudiak eta musika indar handikoak dira, musikariek sekulako inplikazioa izan dute eta ekoizle artistikoak oso ondo bideratu du lana. Horregatik diot lan-kolektiboarena. Nire lana besteon ekarriek disko zelan birildu zezaketen asmatzea izan den sentsazioa du. (Irakurri +)
2017-09-29 ostirala / viernes
JOSELU ANAYAK Murgia (Araba). Plaza. 24:00etan.
2017-09-30 larunbata / sábado
BENITO LERTXUNDI Soraluze (Gipuzkoa). Arane Kiroldegia. 22:00etan.
2017-09-30 larunbata / sábado
JOSELU ANAYAK Orozko San Miguel (Bizkaia).Plaza. 23:00etan.
2017-10-01 ostirala / viernes
MIKEL URDANGARIN Markina Xemein (Bizkaia). Plaza. 18:00etan.
2017-10-02 astelehena / lunes
JOSELU ANAYAK Atarrabia (Nafarroa). Plaza 24:00etan.
2017-10-07 larunbata / sábado
OLATZ ZUGASTI Hendaia (Lapurdi). Abadia Jauregia. 19:00etan.
2017-10-07 larunbata / sábado
JOSELU ANAYAK Izarra (Araba). Plaza. 24:00etan.
2017-10-08 igandea /domingo
JOSELU ANAYAK Agurain (Araba). Plaza. 24:00etan.
2017-07-21 ostirala / viernes
KEN ZAZPI Errenteria (Gipuzkoa). Zumardia. 01:00etan.
2017-07-22 larunbata / sábado
BENITO LERTXUNDI Zumaia (Gipuzkoa). Aitzuri Pilotalekua. 22:00etan.
2017-07-25 asteartea / martes
RUPER ORDORIKA Errenteria (Gipuzkoa). Plaza. 19:00etan.
2017-07-28 ostirala / viernes
MIKEL URDANGARIN Lekeitio (Bizkaia). Ikusgarri aretoa. 21:00etan.
2017-07-28 ostirala / viernes
RUPER ORDORIKA Elorrio (Bizkaia). Musikaire – Tola Jauregia. 22:30ean.
2017-07-28 ostirala / viernes
BETAGARRI Lakuntza (Nafarroa). Hatortxu Rock. 21:15ean (Irakurri +)
Oholtza gainean 24 urte igaro ondoren, Betagarri talde ezagunak erretiroa hartuko du, eta hilaren 28an, Hatortxu Rock jaialdian, emango du azken kontzertua. Mezu hau igorri die taldeak antolatzaileei: “Laster HTX 20 ospatuko da, eta bertan, hilabete askoren ostean, berriz elkar ikusteko aukera izango dugu. Lakuntzakoa Betagarriren azken kontzertua izango dela iragarri nahi dizuegu, eta aldi berean, gure alboan hainbeste urtetan egoteagatik eskerrak emateko profitatu. Beraz, disfrutatu topera HTX 20 eta beti arte!”.
Talde gasteiztarraren ibilbidea oparoa izan da bai kaleratutako lan guztiak eta milaka kontzertuak kontuan hartuta. Betagarriren agurrarekin, bere diskoez gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu.

Argazkilaria: Josu Izarra
Bakarkako bira eta disko baten ostean, taldearen abarora itzuli da Mikel Urdangarin norbanakoaren askatasunari buruzko lana ontzeko. Bere ibilbidearen hogeigarren urteurrenean, Margolaria disko “fresko eta argitsua” izatea nahi zuen.
Titularra eman zenuen diskoaren aurkezpenean. “Bihotza, gibela eta odola” jarri omen dituzu lan honetan.
Disko bat egiten ari naizenean, sentitzen dut disko horrek sostengua eman behar didala, jaten eman behar didala, niri eta proiektu horretan dauden beste bospasei lagunei. Horrek ez du ekartzen derrigorrez disko on bat egitea, baina bai ekartzen du prozesu hori hil ala bizikoa bezala bizitzea. Ezin duzu jolas bat bezala hartu. Musika nire lehenengo ogibidea da, eta nire bizitzaren ardatzean dago. Akaso sentimendu hori denborarekin areagotuz doalako esan nuen hori. (Irakurri +)