Katixa Agirre ‘Amek ez dute’ Liburu aurkezpena

Katixa Agirre ‘Amek ez dute’  Liburu aurkezpena
Pulsar para ver el mapa
Cuando:
January 24, 2019 a las 7:00 pm – 8:00 pm
2019-01-24T19:00:00+01:00
2019-01-24T20:00:00+01:00
Donde:
Elkar aretoa Gasteiz (San Prudencio)
san prudencio 7 vitoria gasteiz

Datorren urtarrilaren 24ean Katixa Agirre egongo da ‘Amek ez dute’ liburua aurkezten Gasteizko elkar aretoan (San Prudencio) arratsaldeko 19:00etan. Ez galdu!

Aurkezlea: Garbiñe Ortega

Amek ez dute. Katixa Agirre Miguelez Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario