Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubio ‘Ez duzu abusatuko. Pederastia kasuak Euskal Herriko elizan’ Prentsaurrekoa.
Fermin Calbeton Kalea
21, 20003 Donostia, Gipuzkoa
Espainia
Ez da berria. Lehen ere entzuten ziren antzeko historiak: holako eskoletan… halako apaizak… Ahopean beti, zerbait lotsagarria balitz bezala, egiten zuenarentzat ez ezik, sufritzen zuenarentzat eta inguruko guztientzat.
Horregatik hobe islpean, hautsak gehiegi harrotu gabe. Baina iritsi da garaia gauzak esateko eta gertaerei bere izenez deitzeko. Eliza barruko pederastia kasuez ari gara, apaiz eta fraideek gaztexoei egindako sexu-abusuez. Mundu angosaxoian lehertu ziren halako eskandaluak lehenik, baina olatua mundu osoan barrena hedatu da, baita gure artean ere.
Alberto Barandiaran, Iñigo Astiz eta Miren Rubiok, eskarmendu handiko kazetariak hirurak, ezkutuan zegoena argira atera dute, Euskal Herriko elizan izandako pederastia kasuei buruzko erreportaje zabal honetan.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Lehendakaris muertos ‘Podrán cortar la droga pero no la primavera’ Firma de discos.
- Berri Txarrak ‘Infrasoinuak’ Lagin akustikoa eta disko sinaketa. →