Berri Txarrak ‘Infrasoinuak’ Lagin akustikoa eta disko sinaketa.
Poza Lizentziatuaren Kalea
14, 48009 Bilbo, Bizkaia
España
INFRASOINUAK deritzo Berri Txarrakek estudio batean grabatu duen 9. diskoari. Infrasoinuak deritzo era berean, diskoa aurkezteko aukeratu dugun lehen singleari.
Infrasoinuak ikusi gura ez ditugun alarma gorriak dira, iritsi ahala baztertzen ditugun ahaireak dira, zarata estonagarriaren azpian entzun ditzakegun doinuak.
Diskoa Bill Stevensonek eta Jason Livermorek (Black Flag, Descendents, Lemonheads) ekoitzi dute Blasting Room estudioetan (Fort Collins, Colorado –AEB).
Azaroaren 24an aurkeztuko da eta egun horretan bertan, lagin akustiko bat eskainiko dute Bilboko elkar liburu-dendan. Ondoren, diskoak sinatuko dituzte.
Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Erlazionatutako Albisteak
- ← Rosario Raro ‘Dernier train pour Canfranc’ Rencontre.
- ‘Juguemos a hacer Yoga’ Sesión de Yoga para niños y niñas. →