GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK ELKAR FUNDAZIOA SARITU DU

Gipuzkoako Bazkundeak pasa den ostiralean eman zituen “Gipuzkoako Enpresaren Sariak  XXVII” eta zerbitzu enpresa onenari saria elkar Fundazioak jaso du. 

elkar Fundazioak Gipuzkoako “Zerbitzu Enpresa” saria jaso zuen, euren negozio modelua egokitzeagatik, euren aktibitatea dibertsifikatzeagatik, teknologiaren modernizazioaren aldeko apustua egiteagatik eta euren fakturazio zifrak eta enplegua handitzeagatik liburuaren merkatuak beherako joera izan duen bitartean. 

Elkarrek bere aktibitatea liburuaren munduan burutzen du modu integralean eta horretarako argitaletxe enpresak, banaketa enpresak eta liburu dendak ditu. Aktibitate hau guztia aurrera eramateko Elkarek 433 langile ditu, % 52 emakumeak eta % 48 gizonezkoak, eta % 66ak hamar 10 urte baino gehiago daramatza lanean bertan. 

Elkar taldea 70. hamarkadan jaio zen, Iparraldean Elkar argitaletxea, Donostiako alde zaharreko Bilintx liburu denda eta Zabaltzen banatzailea sortzearekin batera. Ordutik, Elkar “euskal kultura”ren produktuen sortzea eta salmenta baino gehiago den negozio bat da. Elkar Fundazioaren giza helburura kultura industrian zentratzen da. Euskararen eta euskal kulturaren garapena du helburu nagusi, negozioaren garapena eta euren enpresa helburuak honetara bideratuta daudelarik. 

Sari banaketa ekitaldia Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan burutu zen. Bertan Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia izan zen eta baita Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saiburua eta Sonia Pérez Ezquerra Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sainburua ere, Gipuzkoako ekonomia eta enpresa munduko beste ordezkari garrantzitsuekin batera. 

 

 

 

 

 

 

 

Urteko “Gipuzkoako Enpresa” saria  ESERGUI-AVIA-ri eman dio Gipuzkoako Bazkundeak, horrez gain, Antzuolako ERREKAk “Enpresa Nazioartekotzeari” saria jaso du, Azkoitiko IBARMIAk “ETE enpresa industrialari” saria. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share this Post: Facebook Twitter Pinterest Google Plus StumbleUpon Reddit RSS Email

Noticias Relacionadas

Deja tu Comentario